1953ko Ipar Itsasoko uholdea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|250px|right|Uholdearen eraginak Herbehereetan. '''1953ko Ipar Itsasoko uholdea''' Europako haize ekaitz erraldoi batek [[Herbehereak…
(Ez dago alderik)

23:45, 17 maiatza 2009ko berrikusketa

1953ko Ipar Itsasoko uholdea Europako haize ekaitz erraldoi batek Herbehereak eta Erresuma Batuko kostaldean eragindako ekaitz indartsuaren ondorioz gertatu zen 1953ko urtarrilaren 31tik otsailaren 1era.

Uholdearen eraginak Herbehereetan.

Uholdea

Neguko marea biziaren indarrari, behe presio guneak eragindako olatu handien eragina batu zitzaion. Horrek, urez bete zituen Ipar Itsasoko kostaldeetako gunerik baxuenak, eta Herbehereetako dike askok ezin izan zioten itsasoaren indarrari eutsi eta apurtu egin ziren. Kalterik handienak herrialde honetan izan ziren, guztira 1.835 hildako egon zirelarik (gehienak hego-mendebaldeko Zeeland probintzian.

Erresuma Batuan 307 pertsona hil ziren, Lincolnshire, Norfolk, Suffolk eta Essex konderrietan. Belgikako Flandrian beste 28 pertsona hil ziren. Itsaso zakarrak hainbat ontzi hondoratu zituen, tartean MV Princess Victoria ferrya Belfast hiritik gertu (barruan zihoazen 133 pertsonak hil ziren).

Ikus, gainera


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.