Elkarte gastronomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kabri (eztabaida | ekarpenak)
Txoko izenburua Txoko (pilota)(r)en truke aldatu da
 
No edit summary
1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|elkarte gastronomikoei|pilotalekuen lekua|Txoko (pilota)}}
#REDIRECT [[Txoko (pilota)]]
'''Txoko''' edo '''elkarte gastronomikoak''' janaria prestatzeko eta elkarrekin jateko helburuekin normalean gizonez soilik osatutako erakundeak dira, [[Euskal Herri]] osoan tipikoak direnak.
 
== Izena ==
''Txoko'', ''zoko'' hitzaren [[txikigarri]]a da<ref name=Trask>Trask, Larry ''"The History of Basque"'' Routledge, [[1997]]</ref>. Batzutan ''xoko'' hitza ere erabiltzen da. [[Gaztelania]]z ''sociedadedes gastronómicas'' eta [[frantses]]ez ''sociétés gastronomiques'' dute izena, biek [[euskara]]z "elkarte gastronomikoak" esan nahi dutenak.
 
== Ezaugarriak ==
Elkarte hauek askotan [[koadrila]] bereko bazkideek osatuak dira. Txokoetan bazkari eta afariak egiten dituzte, bai bazkideen artean bai bazkide batek bere gonbidatuekin batera. Elkarte hauen ezaugarri nagusia bazkideek berek musu-truk janaria prestatzen dutena da, beste parte-hartzaileek ekarria (azokan erosia zein [[ehiza]]n edo [[arrantza]]n lortua). Hala ere badaude zenbait osagai amankomunak elkartearen jakitokitik hartuak. Behin bazkaria edo afaria bukatuta, elkarrekin garbitu eta osagai amankomunak erabiltzeagatik ordaindu behar dute propio duten butzoian.<ref name=sociedades>[http://www.sociedadesgastronomicas.com/ www.sociedadesgastronomicas.com]</ref>. Batzutan txokoa garbitzeko zerbitzua ere badago.
 
Afari edo bazkari bakoitzean ordaindutakoaz gain, bazkideek kuota ordaintzen dute elkarteko gastuak aurrera ateratzeko. Bazkideak gizonak izan ohi dira; egun elkarte gehienetan [[emakume]]ak bazkideak ere izan daitezke baina badaude batzuk non emakumeak ezin diren bazkideak izan, adibidez, [[Donostia]]ko Gaztelubide Elkartea. Hala eta guztiz ere, emakumeak ezin dira sukaldera sartu<ref>[http://www.sociedadesgastronomicas.com/articulo.php?id=8 www.sociedadesgastronomicas.com]</ref>.
 
Askotan janaria hartu eta gero, edo jan bitartean, abesten dute<ref name=sociedades/>.
 
== Historia ==
Txoko baten lehendabiziko aipamena [[1870]]ean [[Donostia]]n izan zen. Hortik [[Euskal Herri]]ko lau haizeetara zabaldu zen<ref name=Plaza>Plaza, Joseba ''"Txoko"'' Walter Frey, [[1999]]</ref>.
 
[[Francisco Franco|Franco]]ren diktadurapean, txokoak ospetsuago bihurtu ziren bertan [[euskaldun]]ek estatuaren kontrolpetik at bildu zitezkeen leku bakarretako bat ziren. Bertan, [[politika]]z eztabaidatu ezin zenez, [[euskara]]z aritu eta abestu zezaketen<ref name=Plaza/>.
 
== Azalpen soziologikoa ==
[[Euskal matriarkatua]]k gizartean izandako eragina zela eta, gizona [[baserri]]an edo [[arrantza]]n aritu bazen ere, emakumeak neroko ohikeria antolatu zuen. Gizonak, gizartean etxeko burutzat hartzen bazen ere, etxekolanetan rol pasiboak besterik ez zituen. Txokoei esker, gizonek extetik eta emazteen kontrolpetik ihes egin ahal zuten. Horrexegatik galari zieten sarrera. Egungo gizartean funtsio sozial hau jadanik ez da beharrezkoa: [[emakume]]ak etxetik at ere lan egiten duelako eta sexuen arteko parekotasuna da eta. Hala ere, oraindino badaude bazkidetzat gizonak besterik ez duten hartzen elkarteak.
 
== Txokoak herrialdeka ==
=== Iruñean ===
[[Sanfermin]]etan elkarte gastronomikoek "peña" dute izena eta jaietako antolakuntzan hartzen dute parte. Emakumeek gizonekin batera hartzen dute parte.
=== Gernikan ===
[[Gernika]]n txokoak hedatuak daude oso, 15.000 biztanleetatik 9 txoko daude 700 bazkide dituztenak<ref name=Plaza/>.
=== Donostian ===
[[Donostia]]n txoko baino elkarte dute izena. Bertan jaio ziren txokoak eta bertan daude elkarte gastronomiko famatuenak (Gaztelubide<ref>[http://www.gaztelubide.org Gaztelubide]</ref>, Union Artesana<ref>[http://www.la-artesana.net Union Artesana Elkartea]</ref>...). [[Donostiako Danborrada]]n bere parte-hartzea ezinbestekoa da.
 
==Eragina euskal sukaldaritzan==
Txokoen garapenak eragin handia izan du [[euskal sukaldaritza]]n. Plater tradizional asko txokoek berreskuratuak izan dira, bestela orain galduak izango lirateke. Plater berriak garatzeko ere izan dira inportanteak, bazkideek plater, osagai eta metodo berriak ekarri dituztelako<ref name = Plaza/>. Bazkideen arteko ezaguera zabaltzeko ere baliagarriak izan dira, egungo zenbait euskal sukaldari handienak (adibidez [[Martin Berasategi]]) elkarte gastronomiko hauen kideak izanda.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko gastronomia]]
[[Kategoria:Euskal Herriko kultura]]
 
[[en:Txoko]]
[[es:Txoko]]
[[gl:Txoko]]