Toka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Toka01.jpg|thumb|300px|'''Toka''' euskal jokoa.]]
 
'''Toka''' izeneko euskal jokoan txanpondisko itxurako [[metal]]ezko piezak, 250 gramukoak eta 6 cmko diametrokoak gutxigorabehera, jaurtiki behar dira, 11-50 [[metro]]ko distantzia batetik, helburua izanik egurrezko kajoi batean iltzaturik dagoen 3 bat cmko zabalera duen ''toka'' edo burnizko txapa kurbatu bat jotzea izanik helburua. Pieza batek toka edo txapa jotzen duenean kontatzen da tantoa (piezak txaparen aurka joaz eragindako soinuaz erraz egiaztatzen da hau), betiere piezak aurretik lurra jo ez badu. Kajoiaren neurriak gutxigorabehera 60×60×60 cm izaten dira. Batzuetan toka lurrean bertan iltzaturik agertzen da, plaza batean edo etxe bateko pareta ondoan.
 
XX. mendean zehar batez ere [[Gipuzkoa]]n eta [[Nafarroa]]ko eta [[Bizkaia|Bizkaiko]] herri batzuetan, hala nola [[Zaldibar]] eta [[Elorrio]], maiz jokatzen zen. Txanda bakoitzean jaurtikitako pieza kopurua aldakorra da tokiaren arabera (6-10) eta batzuetan piezak bi eskuak txandakatuz jaurtiki behar zirela eta txanpon arruntak jaurtikiz jokatzen zela ere jaso da.