ez dago edizio laburpenik
Orrialde berria: {|style="float:right;width:30%;font-size:95%;border:1px solid black;" |- |align="center" colspan="2"|<font size="+1">'''Joseba Rezola Arratibel'''</font> |- | style="background:#efe… |
No edit summary |
||
25. lerroa:
1914an [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]an sartu zen. [[Eskubidea]]n lizentziatu ondoren bere jaioterrian abokatu gisa lan egingo du, aldi berean [[Donostia]]ko Euzko Idazkaritzan ere ibiliko da, 1932-1935 urteen bitartean Gipuzko Buru Batzarreko hautatua izango delarik.
[[1936]]an [[Espainiako Gerra Zibila]] hastearekin bat [[EAJ]]ren Gipuzkoako Defentsa Biltzarreko Komisaldegiaz arduratzen da. Urte honetako uztailean [[Manuel Irujo|Irujo]], Lasarte eta Amilibiarekin batera Loiolako donostiar koartelen errendizioaren negoziaketetan esku hartzen du. [[Candido Saseta|Kandido Saseta]]rekin [[Euzko Gudarostea]]ren lehen bataloien antolamendu lanetan hasiko da.
[[1936]]ko urrian lehen [[Eusko Jaurlaritza|Euzko Jaurlaritza]] osatzean Defentsa Kontseilaritzako idazkari nagusi izendatzen dute, honela [[Jose Antonio Agirre]] [[Lehendakari]]arekin gerra amaiturarteko lankidetza hasiko duelarik.
|