Gonorrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
OI1D Maialen(r)en 1083828 berrikuspena desegin da (Eztabaida)
2. lerroa:
[[Fitxategi: Neisseria gonorrhoeae PHIL 3693 lores.jpg|thumb|right|250px|''Neisseria gonorrhoeae'' [[Gram tindaketa]]rekin; zelula handiak leukozitoak dira]]
 
'''Gonorrea''' edo '''Gonokozia''' ''Neisseria gonorrhoeae'' izeneko [[bakterio]]ak eragindako patologia da, traktu urogenitala jotzen duena. [[Sexu]] bidez transmititutako [[gaixotasun]]en artean ohikoenetariko bat da.
Mendebaldeko gizonezkoak orain dela berrogei urte baino antzuagoak dira. Espermaren kalitate eta kantitatea asko, % 50 batzuen arabera, jaitsi dira. Jende askorentzat joera honek arrazoi desberdinak izan ditzake.
 
Bakterio patogenoak (gonokoko izenarekin deituak) gizakia du gordailu bakarra. Gonokokoa mikrobio oso sentikorra da, [[bizkarroi]]-bizitzara moldatua, gizakiarengandik kanpo bizi ezin duena. Horrek azaltzen du ([[sifili]] kasuaren antzera) gaitzaren kutsapen-bidea, kontaktu zuzenaren bidez ematen dena.
 
Gaitza ugariagoa da garapen bidean dauden lurraldeetan Europan baino. Euskal Herrian aitortu beharreko gaixotasuna da, 2005ean 56 kasu agertuz [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n.
Arropa estuegiak janztea da horietako bat. Ugal-organoak arropa estuz estalita badaude tenperatura handi samarrak egon daitezke bertan eta horren ondorioz espermatozoideak hil daitezke. Venezuelako altzairutegietako gizonezkoen artean dagoen antzutasun-maila handia (% 55ekoa zenbait kasutan) ere, beroari leporatu behar zaio.
 
== Infekzioa ==
 
Goian aipatu denez harreman sexualen bidez transmititzen da gaitza. Kutsatutako emakume haurdunak umekia infektatu dezake ere.
Emakumezkoen elikadurak ere ba omen du zerikusirik; gero eta estrogeno gehiago barneratu eta umekiaren hormonetan metatzen baitira. Ahotik hartzen diren antisorgailuek, gorputzak estrogeno sintetikoak kanpora ditzan bultzatzen dute eta hauek uraren ziklora pasa daitezke.
 
''Neisseria gonorrhoeae''-k adhesina indartsuak ditu, traktu urogenitaleko epitelioan oso ondo atxikitzen direnak. Horiei esker mukosa urogenitalean finkatzen da, infekzioa sendotuz.
 
== Sintoma klinikoak ==
Jateko ohiturek ere arazo honetan badute zerikusirik. Gantz gutxiko erregimenetan, estrogeno naturalak normalean baino gehiago zurgatzen dira, eta gantz askokoetan aldiz, errazago ezabatzen dira.
[[Fitxategi:SOA-gonorroe-male.jpg|right|thumb|Gonokoziaren jarioa]]
 
Oso desberdinak dira sexuaren arabera. Hala ere, sexu bietan ugalketa-aparatua eta gernu-aparatua kaltetzen dira.
 
*gizonezkoen kasuan sintomarik ohikoena jario [[zorne]]tsua da zakilaren puntan (''irudian''). Disuria ere agertzen da (erremina txiza egiterakoan). Bi sintoma horiek gonokokoak sortzen duen [[uretritis]]aren ondorioak dira.
Zenbait espezialistarentzat, poluzioak ere badu zerikusirik arazo honetan. Besteak beste, difenil polikloratuak, erregaien errekuntzatik sortutako zenbait hondar eta detergenteak dira gehien aipatzen direnak.
 
*emakumezkoen kasuan gaitzak askotan ez du inongo sintomarik eragiten (kasu guztien erdian), eta horrek infekzioaren transmisioa errazten du. Sintomak daudenean, bagina-jario zornetsua eta disuria azaltzen dira, eta baita [[zerbizitis]] eta baginitis ere.
 
Sexu bietan gonokokoak ugal-aparatua ere jo dezake: [[prostata]] (gizonezkoetan) eta [[utero]]a eta Falopioren tronpak (emakumezkoetan) kaltetuak suertatu daitezke, antzutasuna sortuz.
Aziendak azkar hazteko erabiltzen diren estrogeno anabolizatzaileak dira gizakiengan izandako zenbait antzutasun-kasuren erantzule. Dena den, 1981. urteaz geroztik Europan debekaturik dago abereak estrogenoz haztea.
 
Zenbait kasutan gonokokoa odolera pasatzen da, [[septizemia]] bat sortuz. Septizemia horren ondorioz [[artritis]] eta larruazaleko exantema agertzen dira, baina bihotza eta gibela kaltetu ahal izaten dira ere.
 
Ama infektatuta dagoenean ume jaioberriak [[konjuntibitis]] gonokozikoa harrapa dezake, tratatu ezean itsutasuna eragiten duena.
 
== Diagnostikoa ==
 
Infekzio gonokozikoaren diagnostikoa egiteko jario zornotsuaren lagina aztertu behar da. Gram tindaketa eginez irudi mikroskopikoan diplokoko Gram negatiboak azaldu behar dira, sarritan leukozitoen barruan (ikusi goiko argazkia).
 
Hartutako lagina kultibo medio hautakorretan ereiten da. Kultibo medio horietatik gonokokoa isolatuz baieztatzen da diagnostikoa.
 
== Tratamendua ==
 
[[Penizilina]] oso erabilia izan da gonokozia sendatzeko. Andui erresistenteak agertu eta zabaldu dira azken urteetan, baina. Hori dela eta, egun 3. belaunaldiko [[zefalosporina]]k aukeratzen dira gaitza tratatzeko.
 
{{commons|Category:Gonorrhea}}
 
[[Kategoria:Sexu-transmisiozko gaixotasunak]]