Irakeko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa:
Hegoaldeko Iraken, Ba’ath alderdiko kideek erakutsi zuten erresistentziarik handiena. Erdialdean, Errepublikako Guardiak –ongi armatutako talde paramilitarrak- atzera egin zuen hiriburua defendatu ahal izateko. Iparraldera egin ahala, erresistentzia indartsuagoko eremu populatuak zeharkatu behar izan zituzten, aurrerapena nolabait [[Baghdad]]etik 95 kilometrotik atzeratuz. [[Apirilaren 4]]an Baghdadeko nazioarteko aireportua hartu zuten, eta, [[apirilaren 9]]an, hiriburuko erresistentzia bertan behera geratu zen. Irakiarrek, batzuetan gogotsu aritu arren, gehienetan bururik gabe jardun zuen. Egun berean, britaniarrek [[Basora]] hiria hartu zuten.
 
Iparraldean, halere, beste fronte nagusi bat irekitzeko planak deuseztatu ziren [[Turkia]]ko gobernuak AEBetako armadari herrialdea zeharkatzea debekatu zionean. Nolanahi ere, airez igorritako tropa batzuk [[kurdu]]en kontrolpean zegoen iparraldean paratu ziren, eta pexmerga gudari kurduekin bat egin zuten iparraldeko hiri nagusiak hartzeko: [[Karkük]] ([[apirilaren 10]]ean) eta [[Mosul]] ([[apirilaren 11]]n). [[Tikrit]], Saddam Husseinen jaiolekua eta herrialdeko azken erresistentziagune garrantzitsua, [[apirilaren 13]]an erori zen amerikarren eskuetara. Hurrengo egunetan loialistek jarraitu zioten borrokatzeari, baina [[maiatzaren 1]]ean, George Bushek borroka amaitutzat eman zuen, USS Abraham Lincoln [[hegazkin-ontzi]]an zegoela. tu paeee vanjuten el feoooo
 
== Gerra ondokoa ==