Hiztegi Batua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Euskaltzaindia]]ren '''Hiztegi Batua''' 2000ko martxoan lehen aldiz argitaratu zen [[euskara]] hiztegia da.
 
Hiztegi honek, Euskaltzaindiak, sortu zenetik orain arte, hiztegi alorrean hartu dituen erabaki eta gomendio guztiak hartzen ditu bere mendean; hots, aurreko erabaki edo gomendioren bat ados ez badator Hiztegi honetan esaten denarekin, honi jarraitu behar zaio eta ez hari. Hortaz, Hiztegi Batu hau da, Euskaltzaindiarentzat, euskal hitzen, aldaeren eta horien guztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna erabakitzeko irizpidea.
 
Forma bat edo beste aukeratzeko orduan, bi irizpide nagusi hauek hartu ditu kontuan Euskaltzaindiak:
 
a) tradizio idatziko eta egungo erabilera
 
b) alde bateko eta besteko euskaldunak batzen gaituzten formak hobestea; mailegu berrietan, esaterako, nazioarteko formen alde egin dugu, eta horrelakorik ez dagoen kasuetan, Iparraldeko eta Hegoaldekoentzat onargarri gertatzen direnei eman zaie lehentasuna. Forma bakarrera iristeko oinarririk edo indarrik ikusi ez denean, forma lehiakideak eskaini dira, kasuan kasuko argibideak emanez, beherago adieraziko den eran.
 
Hiztegian jasotzen ez diren hitzei buruz esan behar da, bestalde, Euskaltzaindiak ez dituela oraingoz onartzen, baina ezta gaitzesten ere. Nahiago izan dugu alderdiren batetik eragozpenen bat agertzen duten hitzak bigarren ekinaldiko azterketa zehatzagoaren ondoren onartzeko utzi, euskaldunen egungo premia larriek hertsaturik arinkeriaz jokatu baino. Erraza da forma bat proposatzea; ez hain erraza, askotan, alde guztiei begiraturik etorkizunerako egokiena gerta daitekeena eskaintzea. Euskaltzaindiak bigarren era honetan aritu behar du ezinbestean.
 
Jakina denez, euskal hitz askok hainbat aldaera agertzen dituzte tradizioko testuetan. Horrelakoetan, jakina, aldaera bat onartu du Euskaltzaindiak, eta besteak baztertu, oro har. Aldaera baztertuekin bitara jokatu dugu: batetik, gaur egun zalantzaren bat sortzen dutenak berariaz baztertu ditugu, aldaera baztertuari izartxo bat erantsiz eta e. [ = erabil] ikurraren ondoan forma hobetsia adieraziz: "erropa* e. arropa", adibidez; bestetik, batasunak hogeita hamar urteko bidea ibili ondoren gehiengo zabalak dialektaltzat jotzen dituen aldaerak —barri edo izandu bezalakoak, esaterako— ez ditugu aintzat hartu hiztegian. Beste batzuetan, hitza bera baztertu da, haren ordezko bat erabili behar dela adieraziz. Dena dela, esan behar da e. ikurra daramaten hitzok adierarik arruntenetan soilik gaitzesten direla: esaterako, "kartera* e. diru(-)zorro, paper(-)zorro" sarrerak adierazten du adiera horretan, eta ez bestetan, gaitzesten dela kartera-ren erabilera; kartera hitzak izan ditzakeen beste adierez ez da lehen idatzaldi honetan ezer esaten.
 
Hainbat hitzen formaren ondoan Bizk., Ipar. eta Naf., Gip.... ikurrak ematen ditugu. Euskalki markaren bat azaltzen duten hitz horiei buruz esan behar da ez dela inondik ere Euskaltzaindiaren asmoa, marka horiek eranstean, horrelako hitzak baztertzea; aitzitik, euskalki hitzok Hiztegi Batuan sartzeak adierazten du Euskaltzaindiak bultzatu egin nahi dituela idazleak hitz horiek erabiltzera —jakinaren gainean eta nori bere senak agintzen dion eran, jakina— horrela euskaldun guztien ondare komuna bihurtuz joan daitezen.
 
Heg. ikurraren esanahia bestelakoa da, eta bitarikoa. Batzuetan, Heg. ikurraren bidez adierazi nahi dugu, delako hitza berria dela eta gaztelaniaz ez dakitenentzat ezin ulertuzkoa —aleazio, esaterako—; horrelako hitz askok bikotea osatzen dute Ipar. marka daramaten hitzekin —Heg. ikurra duen alfonbra-k Ipar. duen tapiz-ekin adibidez—. Kasu hauetan Euskaltzaindia ez da gauza izan euskaldun guztiok batu gaitzakeen forma bakar bat eskaintzeko, eta, oraingoz, horrelako bikoteekin etsi behar izan du. Beste kasu batzuetan, Heg. ikurrak —aspertu-ren lehen adieran, esaterako— adierazten du delako erabilera Hegoaldekoa soilik dela, eta horrelakoetan, noski, ez zaio horiek erabiltzeari inolako oztoporik jarri nahi. Ez dugu uste inongo irakurlek arazorik izango duenik batzuk eta besteak bereizten.
 
Beste hitz mota batek ere argibide berezia behar du: "h." [ = hobe] ikurra erantsi zaienak, hain zuzen. Horietan ere bi multzo bereizten ditugu. Lehen multzoa euskalki marka daramaten hitzek osatzen dute. Horrelakoetan, "hobe" hori Euskal Herri osoari begira idazten diren testuetako erabilerari soilik dagokio, eta hitz edo aldaera horiek egokiak dirateke beste kasu batzuetan, Herria astekarian, Bizkaia gehigarrian edo herri aldizkarietan idazterakoan, adibidez. Bigarren multzoa bestelakoei —hots, "zigarro [...] 2 Heg. 'zigarro txikia' h. zigarreta" edo "partidu Heg. 1 h. partida [...]" bezalakoei— dagokie. Hauei buruz Euskaltzaindiak esan nahi du ohartzen dela ez direla denak idazle guztiek egoera guztietan eta berehala onartzekoak, eta agian bide zuhurrena pausokakoa dela, testu jaso eta formalenetatik hasiz, eta bigarren urrats baterako utziz ahozko erabilerei lotuenak. Hemen ere, senak eta egoerak erakutsiko dio idazle edo esatari bakoitzari nola joka arauok betetzeko erantzukizunean.
 
Sarrera nagusien ondoan, tradizioan lekukotasun sendoa duten elkarketazko eratorriak eta esapideak jaso dira azpisarrera gisa. Hauetan ere, eratorri edo esapide jakin bat ez agertzeak ez du esan nahi hura baztertzen denik —berariaz arbuiatzen ez bada, bederen—, baina ezta zernahi eratorri edo esapide onartzen denik ere.
 
 
== Kanpo loturak ==