Kakalardo sakratu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
No edit summary
25. lerroa:
[[Fitxategi:Scarab550bc.jpg|left|thumb|160px|Eskarabeoa Tutmosis III.a faraoiaren izenarekin.]]
 
'''Eskarabeoa''' [[kakalardo]]Kakalardo sakratua bizitza eta botere kuttun bat izan zen, goizeko [[Eguzki]]a irudikatzen zuena, eta berpizte ikurra zen [[egiptoar mitologia]]n. Bizitzan zehar, ikusten zen edo ikusezina zen gaizkiaren aurkako babesa ematen zuen, egunero, indarra eta boterea emanez. Heriotzan, zuenak, berpiztu eta betiereko bizitzara iristeko aukera zuen.
 
Bere izen hieroglifikoa ''ḫpr'' edo ''xpr'' bezala transliteratzen da eta "bihurtu" edo "aldatu" bezala itzultzen. ''ḫpru'' edo ''xprw'' hitz eratorria "forma", "aldaketa", "gertaera", "izaera" edo "autosortua" bezala itzultzen da, testuinguruaren arabera. Esangura existentziala, fikziozkoa edo ontologikoa izan dezake.
 
Kakalardoa, [[Khepri]] jainkoarekin lotua izan zen, autosortua, goizeko eguzkiarekin lotutako jainkoa. Antzina, kakalardoak, arrak baino ez zirela uste zen eta bere hazia, [[simaur]] pilota batetanbatean utzita ugaltzen zela. Kakalardoaren ustezko autougalketak Khepriren antza ematen dio, bere burua ezerezetik sortu zuena. Beste alde batetik, kakalardo pilotagileak daraman pilotak, eguzkiaren antza du. [[Plutarko]]k honako hau idatzi zuen:
 
:''"Kakalardoen arrazak ez du eme bakar bat ere, baina ar guztiek uzten dute euren hazia materialezko pilota batetanbatean, kontrako aldetik bultzatuz biratzen dutena, eguzkiak zeruetara itzultzen dela dirudien bezala, bere ibilbide propioaren kontrako norantzan, mendebaldetik ekialdera dena"''.
 
Egiptoarrek, Kheprik Eguzkia egunero berritzen zuela uste zuten, ostertzean desagertu ondoren, lurrazpiko mundutik eramanez, [[Duat]]etik, iluntzearen ondoren hurrengo egunean berriz berritzeko. [[Egiptoko Inperio Berria|Egiptoko Inperio Berriko]] errege hilobi batzuek, eguzkiaren jainkoaren irudi hirukoitz bat dute, kakalardoa, goizeko eguzkiaren ikur bezala. [[Ramses VI.a]]ren hilobiko sabai astronomikoak, [[Eguzki]]aren gaueroko heriotza eta hurrengo eguneko "berpiztea" kontatzen du, zeruko jainkosa zen [[Nut]]ek irentsia balitz bezala eta bere umetokitik Khepri bezala berragertuz. Kakalardoaren irudia, aldaketa, berriztatze eta berpizte ideiei lotua, alde guztietan agertzen da [[Antzinako Egipto]]ko hil arte eta arte erlijiosoan.
 
Kakalardo kuttunak hainbat materialetan tailatzen ziren: [[esteatita]], [[basalto]]a, [[granito]]a edo [[harribitxi]]etan, [[lapislazulilapis lazuli]]a, [[amatista]], [[kaltzedonia]] edo kornalina eta baita [[urre]]a bezalako metaletan ere. [[Egipto]]n eginiko indusketa arkeologikoek, argitara atera dituzte hezurrean, [[boli]]an, harrian, [[faientza]] egiptoarrean eta [[metal preziatu]]etan eginiko kakalardoen irudiak, [[VI. dinastia]]tik erromatar garai arte datatuak.
 
Orokorrean txikiak dira eta zulatuak daude, lepokoan sartzea ahalbidetzeko, eta, oinarrian, inskripzio labur bat edo kartutxo bat daramate. Orokorrean, kuttun bezala erabiltzen ziren, eta atzealdean irudi edo testuak eramaten zituzten. Batzuk, euren jabearen izena idatzia zuten, eta zigilu gisa erabili izan dira, [[ardo]]dun [[anfora|anforetan]] hedatutako erabilera, luxuzko gaia baitzen. Faraoiek, batzuetan, ale handiagoak egitea eskatu zuten, inskripzio luzeekin, [[Tiy]] erreginaren ezkontzaren kakalardo oroitarri bezala. Kakalardoen eskultura handiak [[Tebas (Egipto)|Tebaseko]] tenpluetan, [[Alexandriako Serapeuma|Alexandriako Serapeumean]] eta Egiptoko beste toki batzuetan aurki daitezke.
41. lerroa:
== Hil gurtza ==
[[Fitxategi:Egypt.KV6.04.jpg|thumb|200px|Khepri, kakalardo bezala irudikatua KV6 hilobiaren horman, [[Erregeen Harana|Erregeen Haranean]].]]
Kakalardoak garrantzi handia zuen hil gurtza egiptoarrean. Orokorrean, harri berdean tailatu eta hildakoen paparrean jartzen zen, bihotza babesteko eta momifikazioan zehar aldatzeko. "Bihotzeko kakalardoa"ren asmoa, bihotzak, hildakoen epaiketan hildakoaren aurka egingo ez zuela ziurtatzea zen. Beste aukera bat [[Sarkofagoetako Testuak|Sarkofagoetako Testuetako]] ''aldaketa hitzek'' iradokitzen dutena da, hildakoen arima, gizaki, jainko edo hegazti batetanbatean bihurtu (''xpr'') eta bizien munduan berrager daitekeela diote.
 
Beharbada, "bihotzeko kakalardo" horien adibiderik ezagunena, [[Tutankamon]]en hilobiko horniduren artean aurkitutako [[berde]]-[[hori]]xka da, libiar basamortuko mineral kristalino zati handi batetan tailatua.