Zelula horma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
No edit summary
28. lerroa:
== Bakterioetan ==
 
[[Bakterio]] guztiek ez dute zelula horma berdina. Bakterio Gram positiboek horma lodiago dute Gram negatiboek baino horma lodiago dute. Hain zuzen ere, hormaren egiturak eragiten du [[Gram tindaketa]]ren emaitza, koloranteek bakteriar horman finkatzen baitira.
 
Bakterioen zelula horma [[mureina]] ([[peptidoglikano]] deitua ere) molekulaz osatuta dago. Mureina oso erresistentea den polimeroa da, zelula hormari sendotasuna ematen diona. Molekula hori N-azetil-glukosaminaz eta N-azetil-muramikoz osatuta dago, 4 aminoazidoekin lotuta.
 
=== Gram positiboak ===
Bakterio Gram positiboen zelula hormaren osagaiak peptidoglikanoa %90ean eta azido teikoikoa %10ean dira. Azido hau polimero bat da eta zelula mintzean agertzen da [[antigeno]] gisa. Gure gorputzeko [[antigorputz]]ek ezagutu egiten dute.
 
=== Gram negatiboak ===
Bakterio Gram negatiboek %10 peptidoglikano dute periplasman, hau da, zelula mintz eta kanpo mintzaren artean. Gainerako osagaiak [[fosfolipido]]ak, [[proteina]]k, [[lipoproteina]]k eta [[lipopolisakarido]]ak dira.
 
[[Kategoria:Zelulak]]