Kontinenteen jitoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
4. lerroa:
 
Bere garaiko geologo gehienek gaitzetsi egin zuten teoria, inolako zentzurik ez zuelakoan. 50 bat urte igaro behar izan zuten [[Alfred Wegener]]ren teoria orokorki kontutan hartua izateko. Wegenerrek ezin izan zuen bere garaian frogatu, kontinenteen mugimendua eragiten zuen mekanismoa zein zen. [[Ilargia]] edo [[eguzkia]]ren indar grabitatorioak eragiten zituela mugimenduok proposatu zuen, eta mareak eragiten dituzten moduan kontinenteen jitoa eragiten dutela. Wegenerren argumentuetako batzuk zuzenak ez baziren arren, [[Plaken tektonika]]ren teoriaren oinarriak jarri zituen.
 
== Kontinenteen jitoa Wegenerren arabera ==
Orain dela 255 milioi urte, kontinente guztiak elkarturik zeuden, superkontinente erraldoi bat osatuz ''Pangea'' (lur guztia). Kontinente handi honen ingurua ozeano ikaragarri bat hedatzen zen ''Pantalasa'' (itsaso guztia). Duela 150 milioi urte, Pangearen zatitzea hasi zen. Superkontinentea bitan banatu zen orduan, batetik ''Laurasia'' iparraldean, eta bestetik ''Gondwana'' hegoaldean. Dinosauruak desagertu zirenerako (duela 65 milioi urte), lurrak gaur egun duen itxuraren antzekoa zeukan. Dena den, baziren desberdintasunak, esaterako [[India]] oraindik [[Asia]]ri lotu gabeko uhartea zen, eta [[Amerika]] hegoaldea eta iparraldean banaturik zeuden.
 
== Ikus, gainera ==