Frasier: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Gramatika eta estilo aldetik zuzenketa txiki batzuk
28. lerroa:
Zenbait txiste mota ohikoak dira telesailean eta urteetan zehar hedatzen eta garatzen joan dira. Haien artean, Crane familiaren arteko klase, gustu eta jarreren inguruko talka nabarmentzen da. Frasier eta Niles semeek gustu findua, interes intelektualak eta haien buruarekiko estimu handia dauzkate. Hauen aldean, Martin aitak klase baxuagoko gustuak ([[kirol]]ak eta [[garagardo]]a) eta bizitzarekiko jarrera praktikoagoa dauzka. Lehenengo saioetan batez ere, ohikoa da Frasier eta Martinen arteko talka.
 
[[Nortasun]]a, interes eta gustu antzekoak izan arren, Frasier eta Niles anaien arteko erlazioa ere gatazkatsua da. Lehia sutsua dute elkarren aurka, nahiz eta oro har ongi moldatzen diren elkarrekin. Saioetan argumentu ohikoa da nor nagusituko den noren gainean purtzilkeria baten inguruan.
 
Beste argumentu ohiko bat Nilesek Daphnerenganako maitasuna da. Neska ez da horretaz ohartzen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala gero eta nabariagoa den. Nilesek Maris emaztearekin daukan harremana gero eta okerragoa da. Gehienetan gaizki bukatzen den Frasierren amodio-bizitza ere maiz agertzen da. Bi anaiek hiriko elite kulturalaren barruan sartzeko egindako ahaleginak ere saio askotan aipatzen dira.