Biblia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: gan:聖經
7. lerroa:
 
== Historia ==
Biblia 1000 urtetan zehar (K.a. 900-K.o. 100) idatzitako liburu bilduma da. [[Itun Zahar]]ra [[hebreera]] idatzitako 46 liburuk osatzen dute, lau sail handitan banatuta: Legea edo Pentateukoa, liburu historikoak, profeten idatziak eta olerki eta jakituriazko liburuak
 
[[Itun Berri]]ak 27 liburu ditu, hauek ere lau sailetan banatuta: ebanjelioak ([[Jesus Nazaretekoa]]ren bizitza eta irakatsiak, Mateo, Markos, Lukas eta Jonek azalduak), Apostoluen Eginak ([[Eliza]]ren hasiera kontatzen da bertan), Pauloren eta apostoluen gutunak eta, azkenik, Jonen Agerpena. Liburu hauetatik gehienak jatorriz [[greko]]z idatzi ziren, K.o. 50-100 urte bitartean.
 
''[[Vulgata]]'' [[latin arrunt]]eko itzulpena da, [[San Jeronimo]]k egina [[V. mende]] hasieran [[Damaso I.a]] aita santuak [[382]]an eskatu ondoren. Bertsioak, bere izena, ''vulgata editio'' esalditik hartzen du (herriarentzako edizioa) eta latin arrunt batetan idatzi zen, [[Zizeron]]en [[latin klasiko]]aren oposizioz, San Jeronimok ondo zekiena. Vulgataren xedea, bere aurrekoak baino zehatzagoa eta ulerterrazagoa izatea zen.
 
[[1445]]eko [[otsailaren 23]]an [[Johannes Gutenberg]]ek lehenengo kopia inprimatu zuen.
 
== Bibliako liburuak ==