Kandido Saseta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
8. lerroa:
Frankisten oldarraldiak [[Donostia]]n harrapatu zuen. Inolako zalantzarik gabe, [[Jose Antonio Agirre]] lehendakariaren eta [[Eusko Jaurlaritza]]ren esanetara jarri zen. Izan ere, behar-beharrezkoa zuten Saseta. Errepublikaren aldera irmo lerratu zirenak gutxi ziren. Are gutxiago, euskal agintarien mende jardungo zuten militarrak.
 
[[Abuztuaren 5]]an iritsi zen [[Loiolako Santutegia|Loiolako Santutegira]] eta bertan Euzko Gudarostea antolatu zuen eta [[Zizurkil]]go [[Zarateko Bentan]](, [[Belkoain]], [[Ernio]], [[Lekeitio]], [[Kalamua]], [[Eibar]], [[Intxorta]], [[Ubidea]] eta [[Itxaindio]]ko babes lerroak eratzen ibili zen. Bitan zauritu zuten: bata [[Andatza]]n ([[Andoain]]) eta [[Legutio]]n ([[Araba]]) bigarrena.
Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren osaketaren egunean, [[1936]]ko [[urriaren 7]]an, [[Jose Antonio Agirre]] Lehendakariarekin [[Gernikako Juntetxearen]] aurrean zeuden gudarien konpainiak ikuskatu zituzten.
 
14. lerroa:
Sasetaren karisma handia zela eta, [[EAJ]]ko Gudariez gain, [[EAE-ANV]]koek, [[PCE]]koek, [[CNT]]koek eta [[PSOE|sozialistek]] ere miresten zuten.
 
1937ko otsailaren 4ean komandante izendatu zuten eta handik hiru egunetara, [[otsailaren 7]]an, hiru euskal batailoi, [[Amayur]] jelkidea, [[EAE-ANV]]ko [[Euzko Indarra]] eta [[PSOE]]ko [[Indalecio Prieto]], abiatu ziren Asturiasera Sasetaren agindupean, euskaldunen eta Eusko Jaurlaritzaren elkartasuna eta laguntza eskaintzera. [[Oviedo]] eta [[Galizia]] lotzen zituen errepidea moztu behar zuten .

Saseta brigari ez zioten Oviedo hartzeko baimenik eman eta errepidea moztea agindu zioten. Otsailaren 21ean operazioa hasi zen [[Nalon]] ibaiaren beste aldea bonbardeatuz. Euzko Indarrak ezkerretik zeharkatu zuen ibaia; Amaiurrek erditik zeharkatu behar zuen, eta Prieto batailoiak eskubitik Areces herria hartzeko. Euzko Indarra eta Amaiurrek ez zuten arazorik izan eta, ibaia zeharkatu ondoren lerroan jarri ziren, baina Prieto batailoiko kideak, aldiz, atzeratu egin ziren zubia bi aldiz erori zitzaielako. Ez ziren lerroan jarri eta utzitako tartetik mairuak bere atzera pasa zuten gudariak inguratuz. [[Otsailaren 23]]an frankisten kontraerasoan, eta inguratutako tropak atakatik atera nahian egindako eraso batean, Sasetak bi granada hartuz, aginte postua utzi eta bere soldaduengana jo zuen. Saseta ikusterakoan hurbildu ziren eta etsaia konturatu zen agintari bat zela eta tirokatu zuten, hantxe bertan hil zuten Saseta komandantea. Berea eta berarekin hil ziren 80 gudarien gorputzak, ezin izan ziren berreskuratu.
 
Zirrara izugarria egin zuen euskal agintari eta gudarietan Sasetaren heriotzak. Euskal Herriko egunkarietan, Euzkadi, [[Eguna]], [[Euzkadi Roja]], [[Tierra Vasca]], [[Gudari]] eta abarretan, ohorezko aipamenak egin zitzaizkion. "Hainbeste maite gendun Saseta Loyolako gudalburu entzutetsua hil zaigu. (...) Gaztea, txikia, baña bikaña, bere irriparrezko aurpegiarekin. Gudalburu orren izena guda au sortu ta laister Euskadiko erri guztietan oso goraldua izan zan bere gizontasun eta bikaintasunagatik eusko-guda mendi oñetan. Gudari guzien itxaropen osoa beregan arkitzen zan", idatzi zuen [[Kuireka Andonegi]]k Eguna egunkarian.