«Heizei enperadorea»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: '''Heizei Enperadorea''' (japonieraz 平城天皇 Heizei Tennō) (774-824), Japoniako 51. Enperadorea izan zen, oinordekotza ordena tradizional…)
 
'''Heizei Enperadorea''' ([[japoniera]]z 平城天皇 Heizei Tennō) ([[774]]-[[824]]), [[Japoniako Enperadorea|Japoniako 51. Enperadorea]] izan zen, oinordekotza ordena tradizionalaren arabera. [[806]]tik, [[809]]an kargua, bere anaia txikia [[Saga Enperadorea|Kamino Printzea]]ren mesedetan utzi zuen arte gobernatu zuen. Heizei titulua, Narako hiriburuaren izen ofizialetik dator, Heizei Kyo dena. Sarri, Nara no Mikado deitua izan zen, Narako Enperadorea.
 
[[KammuKanmu Enperadorea]]ren eta [[Fujiwara no Otomuro]] enperatrizaren semea izan zen. Tronura iritsi aurretik, [[Fujiwara no Kusuko]]rekin, bere emaztearen amarekin izan zuen harremanak, sekulako zalaparta sortu zuen. Zalaparte honen ondorioz, bere aitak, printze oinordeko kargutik kentzea pentsatu zuen.
 
Bere kargua utzi ondoren, [[Nara]]ra joan zen, eta, hiriburua, berriz [[Kioto]]tik Narara eramatea pentsatu zuen. Saga Enperadoreak, bere aitarekin ados zegoenaren itxurak egin zituen, baina ideia honi kazu zipitzik ere ez egitea pentsatzen zuen, bere aurreko enperadorearen eragina murrizteko. [[810]]ean, Naran Kusukorekin matxinada bat sortzen saiatu zen, baina garaitua izan zen. Kusukok bere buruaz beste egin zuen, eta Heizei monje [[budismo|budista]] bihurtu zen. Bere semea, Takaoka printzea, bere kargutik kendua izan zen, eta Saga enperadoreak, bere seme propioa izendatu zuen printze oinordeko bezala.
 
{{oinordekotza
| aurrekoa = [[Kanmu Enperadorea]]
| titulua = Japoniako Enperadorea
| epea = [[806]]-[[809]]
| ondorengoa = [[Saga Enperadorea]]
}}
 
[[cs:Heizei]]
15.106

edits