Artaxerxes II.a Mnemon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
Bere anaia txiki [[Ziro Gaztea]]ren aurrean bere tronuratze nahia defendatu zuen, azken hau, [[Cunaxako gudua]]n garaitua eta hila izan zelarik, [[K. a. 401]]ean. Bere erregealdiaren amaiera aldera, [[K. a. 366]]tik [[K. a. 358]] arte, mendebaldeko [[satrapa|satrapen]] matxinada baten aurrean ere beste hainbeste egin behar izan zuen.
 
[[Pertsia]]ren beste aliatu batzuk ziren [[esparta]]rrei ere aurre egin behar izan zien, hauek, [[Agesilao II.a]]ren agindupean, [[Asia Txikia]] inbaditu zutelarik. Espartarrei garaitzeko, Artaxerxes II.ak [[Atenas]], [[Tebas (Grezia)|Tebas]] eta [[Korinto]] erosi zituen, Espartaren aurka altxatu ziren hiriak, [[Korintoko Gerra]] hasiz. [[K. a. 386]]an, Artaxerxes II.ak, bere aliatuak bertan behera utziz, Espartarekin [[AntaltzidasekoAntaltzidasen Bakea]] adostu zuen. Hitzarmen honek, [[Anatolia]]ko kostaldean zeuden [[Jonia]] eta [[Eolia]]ko hiri greziarren kontrola, pertsiarrei itzuli zien, Esparta, [[Grezia]] penintsularrean botere nagusi bezala uzten zuen bitartean.
 
Grezian izan zuen arrakasta gora-behera, [[Egipto]], arrakastaz matxinatu zena bere erregealdiaren hasieran, independente mantentzen zen. Egipto [[K. a. 373]]an birkonkistatzeko saiakera, erabateko porrota izan zen, baina, euren azken urteetan, pertsiarrek, egiptoar-espartar armada bat garaitzea lortu zuten, hauek [[Fenizia]] konkistatu nahian zebiltzanean.