Behazun xixku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
'''Behazun xixkua''' [[hepatozito]]ek ekoizten duten [[behazun]]a metatzen duen organoa da. [[Digestio-aparatu]]ko organoa da eta 7-10 [[zentimetro|cm]] luze da. Behazun-xixkuaren bolumena 30-60 [[mililitro|ml]] da eta egunero 600-1000 ml behazun ekoizten da [[gibel]]ean.
 
Behazun-xixkuak behazuna [[hodi zistiko]]ra jariatzen du. Hodi zistikoak eta [[gibeleko kanpoko behazun hodi]]ak bat egiten dute [[koledoko]]a emateko. Koledoko honen bitartez behazuna [[duodeno]]ra garraiatzen da, duodenoaren sarreran [[oddi esfinter]]ra dago.
 
== Funtzioa ==
 
Behazun xixkuaren funtzioa gibelak sinntetizatu eta jariatutako behazuna gorde eta kontzentratzea da liseriketa prozesuan beharrezkoa izan arte. Izan ere behazuna [[lipido]]ak emultsionatzen dituen [[likido]]a da, beren digestio eta absortzioa erraztuz eta mugimendu peristaltikoak faboratuz.
 
== Behazun hustuketaren erregulazioa ==
 
Elikagai boloa duodenora heltzen denean, bi mekanismo jartzen dira martxan:
* Behazun xixkuaren uzkurketa. [[Heste mehe]]an dauden gantzek [[kolezistokinina]] [[hormona]]ren askapena bultzatzen dute. Hau [[odol]]era pasatzen da eta hemendik behazun xixkura doa bere uzkurketa eraginez.
* Oddi esfinterraren erlaxapena. Erlaxapena batetik [[heste]]an gertatzen diren [[mugimendu peristaltiko]]ak duodenoraino heltzen direnean gertatzen da, eta bestetik estimulazio parasinpatikoaren eraginez.
 
== Lotutako gaixotasunak ==