Adar eta orrien diagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
3. lerroa:
Zurtoin-eta-hosto diagrama batek bi zutabe ditu, marra bertikal batez bereizita. Ezkerreko zutabeak '''zurtoinak''' barnehartzen ditu. Eskuineko zutabeak '''hostoak''' barnehartzen ditu.
 
== Eraketa ==
 
Zurtoin-eta-hosto diagrama bat eratzeko, datuak txikienetik handienera ordenatu behar dira lehendabizi. Har dezagun adibide moduan, ia ordenaturik azaltzen diren datu hauek:
26. lerroa:
Ikusten denez, zurtoin modu ordenatuan ematen dira eta guzti guztiak ezarri behar dira, bertan daturik kokatzen ez bada ere. Hostoak ere modu ordenatuan jarri behar dira. Hostoak adierazten dituen zifrak 2 balira (adibidez 123-216-... motako datuak ditugunean esaterako, datu bakoitzeko 2 [[zifra]] jarri beharko lirateke zurtoinaren eskuin aldera.
 
== Erabilera ==
 
Zurtoin-eta-hosto diagramak aldi berean datuak gorde eta datuei buruzko informazioa lortzeko erabil daitezke. [[zentro neurri|Zentroari]] eta [[sakabanatze neurri|sakabanatzeari]] buruzko ondorioak atera daitezke beraren bitartez. Esan behar da dena den, egokiak direla bakarrik datu kopurua ertaina denean (15-150). Datu kopuru txikien kasuan, diagramak erabilgarritasun txikia izango du; datu kopuru handia denean berriz, diagrama datuz gainezka azalduko da, ulergarritasuna galduz.