Tiglath-Pileser I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: it:Tiglatpileser I
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Tiglath-Pileser I.a''' ([[K. a. 1114]]-[[K. a. 1076]]), '''Teglatfalasar''', '''Teglat-Falasar''' eta baita '''Tukulti-pal-Esarra''' ere deitua ("nire fedea Esarraren semean dago" [[akkadiko]]z), [[Asiria]]ko inperio ertaineko erregerik garrantzitsuenetako bat izan zen.
 
[[Ashur-resh-ishi I.a]]ren semea, bere aitaren oinordeko izan zen Asiriako tronuan, eta laster murgildu zen bere aitak [[aramear]]rekin izan zituen gatazka beretan. Kanpaina militar ugari egin zituen muga guztietan, baina bereziki mendebaldean, [[Eufrates]] ibaia askotan zeharkatu bait zuen, aramearrak eta [[Mushki]]ak [[Taurus mendiak|Taurus mendimendietan]]etan garaituz, oroitzapenezko estela bat eraikiz [[Nairi]]n eta [[Mediterraneo Itsasoa|MediterraneoMediterraneora]]ra iritsiz, non, ekialdeko erresumek, zergak ordaindu zizkioten eta [[Egipto]]k opariak bidali zizkion. Ahalegin guzti hauek egin arren, aramearrak ez ziren garaituak izan, soilik kanporatuak, eta, izan ere, oraindik beste behin behintzat inbaditu zuten asiriar lurraldea.
 
Ekialdean eta iparraldean, Tiglath-Pileserrek, asiriar merkataritza babestu zuen [[Zagros mendiak|Zagros mendi]] inguruan, hegoaldean, [[Babilonia]]ko errege zen [[Nabukodonosor I.a]]ren aurka borrokatu zuen bitartean, eta, porroten batzuk izan zituen arren, Babiloniako iparraldeko zatia hartu ahal izan zuen, [[Babilonia (hiria)|hiriburua]] bera barne.