t
Robot: Cambios triviales
t (robota Erantsia: vec:Supercondutività) |
t (Robot: Cambios triviales) |
||
[[
<!-----ARTIKULUAREN HASIERA----->
'''Supereroankortasuna''' [[tenperatura]] oso txikian material batzuek daukaten propietate fisikoa da, zeinak material hauen [[erresistentzia elektriko]]a zero bihurtzen du eta [[Meissner efektua]]ren bidez bere barneko [[eremu magnetiko]]a kanporatu egiten du.
=== Erresistentzia elektrikoa zero da ===
[[
Erresistentzia elektrioka korronte elektrikoaren garraiapenari material batek jartzen dion traba da. Ohmen legearen bidez kalkula daiteke ''R=V/I'', non ''V'' eta ''I'' potentzial tentsioa eta korronte elektrikoa diren hurrenez-hurren. Erresistentziaren unitatea nazioarteko sisteman ohmnioa dugu, Georg Simon Ohm fisikari alemaniarraren omenez, ikurra <math>\Omega</math>. Berau neurtzeko korronte bat pasarazten da materialetik eta tentsioa erorketa neurtzen da, ''V''=0 bada orduan erresistentzia zero dugu eta material hori egoera supereroalean dagoela esan genezake.
=== Supereroankortasunera fase trantsitzioa ===
[[
Supereroaleek tenperatura kritiko baten azpitik soilik jokatzen dute era berezi horretan. <math>T_c</math> hori materialetik materialera aldatzen da, adibidez supereroale ''arruntetan'', merkurioa kasu, 1 K eta 20 K arteko balioak hartzen ditu tenperatura kritikoak, merkurioan zehazki 4.2 K. 2001 urterarte <math>MgB_2</math> zen 39 K-etako tenperatura kritikoarekin material arruntetako tenperatura kritiko handiena zuena, eta dirudiena baino exotikoagoa da, beste boranoekin konparatuz <math>T_c</math> oso altua bait dauka.
<math>T_c</math> altuko supereroaleez egindako generadore elektrikoak oso eraginkorrak dira gaur egun. Kobrezko hariaz egindakoak baino askoz etekin handiagoa lortzen dute, %99 baino handiagoa. Gainera euren tamaina, sorgailu arrunten erdia da.
== Ikus, gainera ==
*[[Superfluido]]
|