Siriako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t Robot: Cambios triviales
2. lerroa:
 
== Antzinatea ==
[[IrudiFitxategi: Ebla_clay_tablet.jpg|thumb|250px|Eblako buztinezko taula.]]
Siria Munduko zibilizaziorik zaharrenetako jaiolekua zela frogatu du arkeologiak. [[1975]]ean aurkitutako [[Ebla]] hiriaren inguruan inperio semitiko handia eratu zen, zein [[K. a. 2500]] eta [[K. a. 2400]] bitartean [[Itsaso Gorria|Itsaso Gorritik]], egungo [[Turkia]]ra eta [[Irak]]era hedatzen zen. Eblako hizkuntza familia semitikoan idatzitako lehena da adituen ustetan. Izan ere, Eblako jauregian Antzinateko agiritegirik zaharrenetakoa eta handienetakoa aurkitu zen. Buztinezko 17.000 taula baino gehiago dauzka, non industria, diplomazia, salerostea, artea eta nekazaritza diren hizpide nagusiak. Ebla ezaguna zen bi industria mota zela eta: alde batetik, zur, [[boli]] eta perlen lanketaz; eta, bestetik, zetaz. Gaur egun ere industria horiek, Eblako ohiturari jarraiki, ekoizpen garrantzitsua daukate.
 
12. lerroa:
 
== Islamiar Aroa ==
[[IrudiFitxategi:Umayyad Mosque-Mosaics south.jpg|thumb|250px|[[VIII. mende]]ko Omeiarren Mezkita, [[Damasko]]]]
Musulmanek [[636]]an konkistatu zuten. [[Omeia Inperio]]ko hiriburu bihurtuta, hortik [[Iberiar Penintsula]] eta [[Erdi Asia]]ren tarteko lurrak gobernatzen ziren [[661]]tik [[750]] arte. Omeiarrak [[Abbasi Inperio|Abbasidarrek]] kendu zuten boteretik [[750]]ean, eta euren inperioko hiriburua [[Baghdad]] izan zen.
 
36. lerroa:
[[1964]]ko maiatzean, [[Amin Hafiz]] presidenteak demokratizazioaren aldeko erreformak abian jarri zituen, baina [[1966]]ko [[otsailaren 23]]an, alderdi bereko hainbat armada ofizialek estatu golpe bat garatu zuten. Amin Hafiz espetxeratuta, behin-behineko konstituzioa bertan behera geratu zen. Gobernu horrek, [[Egipto]]rekin batera, [[1967]]ko ekaineko [[Sei Eguneko Gerra]] egin zion [[Israel]]i. Israelek [[Golango Gainak]] kendu zizkion Siriari. Hori zela eta, Siriako gobernua ahuldu zen. [[197]]0eko [[azaroaren 13]]an, [[Hafez al-Assad]] defentsa ministroak estatu kolpe bat emanda, lehen ministroaren kargua hartu zuen.
 
[[IrudiFitxategi:New community on the Golan .jpg|thumb|250px|Majdal Shams herria Golango Gainetan]][[1973]]an, [[Yom Kippur Gerra]]n, [[Golango Gainak]] berreskuratzen saiatu zen Siria alferrik. Horrezkero, Siria eta Israelen arteko mugan, salbuespenak salbuespen, su-eten iraunkorra indarrean dago. [[1976]]an, [[Libano]]ko gobernuak eskatuta, Siriako armada Libanon sartu zen, hango [[Libanoko gerra zibila|gerra zibila]] baretu nahian. Siriak borrokatzen ari ziren taldeak bildu zituen [[Taif Hitzarmena]] sinatzeko. [[1990]]eko [[urriaren 13]]an gerra zibila bukatutzat jo zen arren, Siriako armadak Libanon jarraitu zuen [[2005]]eko [[apirilaren 26]] arte. Izan ere, [[Rafik Al-Hariri]] Libanoko Lehen Ministroaren hilketa ([[2005]]eko [[otsailaren 14]]) zela eta, Siriaren kontrako protestak hedatu ziren Libanon.
 
Barneko oposizioa gorabehera, Hafez Al-Assad presidente karguan zegoela hil zen [[2000]]ko [[ekainaren 10]]ean. Hilabete bat geroago, [[Bashr Al-Assad]] semea presidente aukeratu zuten hautagai bakarreko erreferendum baten bidez.