Rastafari mugimendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: be:Растафары
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Addis_Ababa-8e00855u-original.jpg|thumb|250px|Haile Selassie, [[Etiopia]]ko azken enperadorea]]
'''Rastafari mugimendua''' [[1930]]. urtean [[Jamaika]]n sortu zen mugimendu erlijiosoa da. [[Haile Selassie]] du [[jainko]]tasun haundiena, komunitate beltzaren aspirazio sozial eta politikoak eta [[Marcus Mosiah Garvey]]ren ikasbide publizista eta antolatzailea jarraituz.
 
10. lerroa:
[[Erlijio]] gehienekin gertatu bezala, rastafarismoak ere interpretazio asko ditu, eta urteekin aldatuz joan dira. Aldaketarik gabe mantendu direnak ere egon badaude, eta rasta gehienek errespetatzen dituzte, gutxi gorabehera. Adibidez, rastafariek debekatuta dute [[alkohol]]a edatea, [[tabako]]a erretzea eta [[arrain]]a edota haragia –bereziki [[txerri]]kia– jatea. Gatza ere debekatuta dute. Gorputzaren eta arimaren garbitasuna adierazteko ''Itzal'' hitza erabiltzen dute, naturala, garbia ez den guztiak izpiritua zikintzen duelako eta ezin dute onartu. Rasta erlijioaren jarraitzaileen paradisuak Zion du izena. Hiltzen direnean, beraz, Zion izeneko lurraldera doazela uste dute.
 
[[IrudiFitxategi:Dreadlocked rasta.jpg|thumb|250px|Rasta dreadlock-duna, nahiz eta dituen piercing-ak Levitikoaren aurkakoak izan daitezkeen.]]
Elikadura kontuetan dituzten debekuez gain, rastafariek debekatua dute [[ile]]a, [[bizar]]ra edota gorputz-atalak moztea ere. Hau dela eta ilea neurrigabe hazten zaie, eta beltzek ilea oso kizkurra dutenez, ''txurroak'' sortzen zaizkie. ''Txurro'' hauei ''“dreadlock”'' deitzen diete rastafariek.