Parisko Ituna (1763): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
4. lerroa:
Ituneko artikuluen arabera, [[Frantzia]]k Ipar Ameriketako kontinenteko lurralde guziak galdu zituen, hala, ez zen gehiago hango britainiar kolonietarako mehatxua izango.
 
[[IrudiFitxategi:Louis_XV_Ranc_2.jpg|left|thumb|150px|Luis XV.a, Frantziako erregea]]
Gudan, britainiarrek itsasoz bestaldean garaipen asko izan zituzten [[Frantzia]]ren aurka: britainiarrek frantziar Kanada konkistatu ez ezik, Indiako leku askotan ere garaitu zuten eta Karibe uharteetako frantziar koloniak harrapatu zituzten. 1762ko martxoan, Luis XV.a [[Frantzia]]ko erregeak bake elkarrizketen aldeko deia egin zuen.
 
14. lerroa:
 
Arazo horri aurre egiteko, Choiseul frantziar negoziatzaileak Ameriketako lurraldeak [[Frantzia]], [[Espainia]] eta [[Britainia Handia]]ren artean birbanatzen zituen irtenbide bat proposatu zuen. Plan horren arabera, Britainiak Mississippiko ekialdeko frantziar lurralde osoa eskuratu zuen, eta [[Espainia]]k Kuba baina Florida Britainiari ematearen truke. [[Frantzia]]ren Mississippiko mendebaldeko lurralde guziak [[Espainia]]ri eman zizkioten, New Orleanseko portuarekin batera. Indiako, Afrikako lurraldeen eta Mediterraneoko Menorca uhartearen truke [[Frantzia]]k britainiarrek gudan harrapatutako Karibeko irlak berreskuratu zituen. Britainiar gobernuak Kanadako frantziarren erlijioa eta Ternuako arrantza eskubideak errespetatuko zituela agindu zuen.
[[IrudiFitxategi:George_III_in_Coronation_Robes.jpg|right|thumb|150px|George III.a, Britainia Handiko erregea]]
 
Choiseulek Martinique, Guadeloupe eta St.Lucia uharteei eustea nahiago zuen Louisianatik Kanadaraino zihoan lurraldeari baino. Horren zioa ekonomian zetzan: uharteetako azukre industriak etekin handiak ematen zituen eta Kanada, berriz, frantziar ogasun publikorako zulo bat besterik ez zen. Kanadako galera frantziar ofizialentzat tamalgarria zen arren, ekonomiaren ikuspuntutik zentzu osoa zeukan.