Nabarreriako Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:San Zernin eliza.JPG|thumb|right|250px|San Zerningo Eliza.]]
'''Nabarreriako Gerra''' [[Nafarroako erresuma]]ko alderdi ezberdinen arteko tirabirak zirela-eta gertatutako gatazka izan zen. [[Nafarroako Henrike I.a|Henrike I.a]] hiltzean oinordeko alaba txiki bat baino utzi ez zuela hasi ziren liskarrak azaleratzen. Aldameneko erresumek eskua sartu nahi izan zuten, [[Nafarroa]]n norberaren aldeko eta kontrakoen arteko desadostasunak zabalduz. Azkenean, [[Iruñeko burgoak|Iruñeko burguen]] arteko liskar zaharrek piztuta, matxinada eta [[Frantzia]]ko armadaren interbentzioa gertatu ziren. Ondorioz, Nabarreria guztiz suntsiturik gelditu zen.
 
14. lerroa:
 
== Ika-mikak ==
[[IrudiFitxategi:IruñaAncientBurgs.JPG|thumb|right|250px|Iruñeko burguak.]]
Oinordekoa nor izango zen hitzartuta, Pero Sanchiz de Montacutek zeukan, beraz, erresuma gobernatzeko ardura. Aurre egin behar izan zion arazo nagusienetakoa [[Iruñeko burgoak|Iruñeko 3 burgoen]] arteko liskarrena izan zen. Nabarreriakoek gotorlekuak eraikitzeari ekin zioten, [[1266]]an Henrike I.aren baimena edukita. Arazoa korapilatu zen San Zerninekoek Nabarreriakoek okupaturiko hainbat soro eta solar aldarrikatzen baitzituzten.
 
33. lerroa:
 
== Ondorioak ==
[[IrudiFitxategi:Philippe IV Le Bel.jpg|thumb|riht|250px|Joana I.arekin ezkonduta, [[Frantziako Philippe IV.a|Filipe]], Frantziako erregea ([[1285]]-[[1314]]) izateaz gain, Nafarroako errege bihurtu zen ([[1284]]-[[1305]]).]]
Nabarrerian egindako txikizioak nabarmenak izan ziren. Burgu hori populaziorik gabe geratu zen, harik eta [[1324]]an erregeak berriro etxebizitzen eraikuntza baimendu zuen arte. Esan bezala, erasotzaileek ez zuten katedrala ere errespetatu. Hango klaustroa oso kalteturik suertatu zen, eta erabaki zen beste bat eraikitzea, horko horretan estilo [[gotiko]]an.