Musa ibn Furtun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Musa ibn Fortun ibn Qasi Fortunius''' ([[arabiera]]z, موسى بن فرتون ''Mūsa ibn Fortun'') baita '''Musa I.a''' izenaz ezaguna ([[740]] baino lehen - [[Zaragoza]], [[802]]) [[VIII. mende]]ko [[Arnedo]], [[Zaragoza]] eta [[Tarazona]]ko gobernadore [[musulman]]a zen.
 
== Arbasoak ==
Musa [[Banu Qasi]] leinu [[muladi]]koa zen: aitona [[Cassius kondea]] zuen, [[baskoi]] edo [[bisigodo]] jatorria zuen euskal aitonen semea.
 
Aita Fortun zuen, [[Cassius kondea]]ren lehensemea kondea [[islam]]era bilakatu baino lehenagoko jaioa, eta ama Aixa, [[Rodrigo]] azken [[bisigodo]] erregea eta [[Mussa ibn Nusair]] [[Hispania]]ko konkistatzaile eta [[Mahoma]]ren zuzeneko oinordekoaren iloba<ref>{{en}}[http://www.art-science.com/Ken/Genealogy/PD/ch42_Fortun.html Banu Qasien genealogia]</ref>.
 
== Ezkontzak eta seme alabak ==
Musak Oneka ezkondu zuen (bera hil ondoren Eneko Ximeno ezkonduko eta [[Eneko Aritza]] [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko lehendabiziko erregearen]] ama izango zena). Sei seme-alabak izan zituen:
*[[Mutarrif ibn Musa|Mutarrif ibn Musa ibn Fortun]], [[Iruñe]]ko wali zena.
15. lerroa:
*Gartzia
 
== Biografia ==
[[788]]an[[Abderraman I.a]] [[Kordoba]]ko [[emir]]ra hil zenean, bere hiru semeen arteko borroka (Suleiman, [[Hashim ibn Abd al-Aziz|Hashim]] eta Abdulah) hasi zen emir berria izateko. Mussa ibn Fortunek [[Hashim ibn Abd al-Aziz|Hashimen]] alde egin eta hau [[emir]] bihurtu zenean ospea eta botere lortu zituen. [[Zaragoza]] eta [[Tortosa]] arteko eskualdean [[omeiar]]ren aurkako altxamendua bukatzeko ere lagundu zuen, [[Tortosa]]ko mendietan [[Said ibn al-Husein]] borrokatuz.
 
Altxamenduan [[Zaragoza]] okupatu zuen [[emir]]raren izenean ([[789]]) baina Matruh ibn Suleiman [[Bartzelona]]koaren eskuetan galdu zuen. [[802]]ko [[abendua]]n [[Zaragoza]]n altxatu zuen baina matxinadan hil zen.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}