Mendebaldeko Frontea Bigarren Mundu Gerran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
10. lerroa:
 
=== Frantziako bataila ===
[[IrudiFitxategi:21May-4June1940-Fall Gelb.jpg|thumb|right|250px|Alemaniarren erasoa eta Dunkerkeko erretreta.]]
[[Polonia]]ko inbasioa burututakoan, naziak [[Frantzia]]ren kontrako borroka prestatzen hasi ziren. Euren egitasmoa zen [[Belgika]] eta [[Luxenburgo]] artean dagoen [[Ardenak]] izeneko lurralde oihantsuan armadaren multzo nagusia kokatzea, gerra gurdiek zeharkatu ezin izango zutelakoan, zakar defenditu baitzuten aliatuek. Horretarako, naziek [[Herbehereak]], [[Belgika]] eta [[Luxenburgo]] herrialde neutralak inbaditu behar izango zituzten.
 
25. lerroa:
 
== 1944: Aliatuen itzulera ==
[[IrudiFitxategi:D-day battle order.jpg|thumb|left|250px|Overlord Operazioa]]
Ekialdeko Frontean [[Alemania]]ko presioa arintzeko eta gerraren bukaera lehenago iristeko, [[1944]]ko [[ekainaren 6]]an aliatuek Mendebaldeko [[Europa]]n beste fronte bat zabaldu zuten [[Normandia]]ko kostaldean lehorreratze masiboren bidez. Hiru milioi soldaduk parte hartuta, historiako tropa lehorreratze handiena darrai Overlord Operazioa izen ezkutuko honek.
 
37. lerroa:
 
== 1945: Gerraren amaiera ==
[[IrudiFitxategi:ElbeDay1945 (NARA ww2-121).jpg|thumb|Torgau (Alemania), bi fronteak elkarturik]]
[[Frantzia]]n, 1945eko otsailean eta martxoan, aliatuek [[Rhin]] aldera egin zuten aurrera, [[Herbehereak|Herbeheretatik]] Suitzara zihoan frontean. Rhin zeharkatuta, apirilean Alemaniako defentsa amildu zen, eta Rhin eta Elba ibaien arteko eremua, [[Iparraldeko Itaso]]tik Alpeetara, aliatuen mendean geratu zen. [[Dwight D. Eisenhower]] aliatuen buruak [[Berlin]]en konkista [[Armada Gorria]]ren esku uztea erabaki zuen. [[Apirilaren 25]]ean aliatuen bi armadak elkartu ziren lehen aldiz, [[Torgau]]n, [[Berlin]]etik hurbil. Hemen ixten da Mendebaldeko Frontea.