Martziano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: gl:Marciano, Emperador
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Solidus_Marcian_RIC_0509.jpg|thumb|300px|right|Martzianoren irudia duen [[solidus|solido]] bizantziarra]]
 
'''''Flavius Marcianus Augustus''''' edo '''Martziano''' ([[390]] urte ingurua - [[457]]. urteko [[urtarrilaren 27]]) [[Ekialdeko Inperio Erromatar]]reko agintaria [[450]]. urtetik karguan [[457]]. urteko urtarrillak 27an hil zen harte. [[Bizantziar Inperio]]ko agintaria izan zela kontsidera liteke ez bata oso argia Ekialdeko Inperioaren eta Bizantziar Inperioaren arteko muga. Inperioaren berrantolaketa ekonomikoa burutu zuen eta bere agintean zehar boteretsuagoa bihurtu zen. Martzianoren kanpo politika aislazionista izan zen etengabe erasoak jasaten zituen [[Mendebaldeko Inperio Erromatar]]rari laguntzarik eskaini ez ziolarik (besteak beste [[Atila]]k italia inbaditu eta [[Bandalo]]ek [[455]]. urtean [[Erroma]] sakeatu zuten).
13. lerroa:
=== Hunoak eta lehen erabakiak ===
 
[[IrudiFitxategi:Leoattila-Raphael.jpg|thumb|right|300px|[[Atila]] eta [[Leon I.a aitasantua]]ren arteko bilera [[Raffaelo]]ren margolan batean]]
 
Marzianoren lehen erabakietako bat hunoei Ekialdeko Inperioak ordaintzen zien dirusaria bertan behera uztea izan zen. [[Teodosio II.a]]ren agintean dirusari honen truke [[Atila]]k Ekialdeko Inperioa erasoko ez zuela zin egin zuen. Erabaki arriskutsua zen hunoek ordurartean izandako etsai guztiak garaitu zituzten eta deuseztaezinak ziruditen. Hala ere Konstantinopolis ondo defenditu ezkero hiri guztiz segurua zen eta azkenean dirusaria ukatu zioten arren Atilak [[Mendebaldeko Inperio]]aren erasoarekin jarraitu zuen Marzianok diru asko aurreztu ahal izan zuelarik. [[451]]. urtean hunoek [[Galia]] eraso zuten eta [[452]]. urtean [[Italiar penintsula|Italia]]. [[Huno]]ek Mendebaldeko Inperioarekin amaitu ez bazuten ere Ekialdeko Inperioaren laguntza jasotzea ekidin zuten.
19. lerroa:
Inperioak diru galera ugari zituen: korrupzioa, antolaketa kaxkarra... Marzianok egoera hau konpondu nahi izan zuen. Inperioaren ekonomia berrantolatu zuen eta korrupzioa murriztu zuen. Erasoak jaso eta biztanleak galdu zituzten lurraldeetara kolonoak bidali zituen. [[452]]. urtean [[pertsia]]rren erasoei aurre egin zien [[Egipto]]n eta [[Siria]]n bai eta [[Armenia]]ko mugan izandako matxinada zapuztu [[456]]. urtean.
 
[[IrudiFitxategi:Column_of_Marcianus_in_Istanbul_%28Constantinople%29_Turkey.jpg|thumb|left|Martzianoren zutabea, oraindik zutik dirau gaur egungo [[Istanbul]]go Faith auzoan, aintzinako arresien barnean]]
 
=== Kaltzedoniako Kontzilioa ===
28. lerroa:
 
Lehen aipatu bezela Martzianoren kanpo politikaren leloa aislazionismoa izan zen, ez zuen Mendebaldeko Inperioa lagundu hunoen erasoa jasotakoan (zihurrenik hunoek ekialdea ere eraso ez zezaten) eta Genserikori preso egondakoan zin egin bezela ez zituen [[Bandalo]]ak eraso ezta hauek [[455]]. urtean [[Erroma]] sakeatu zutenean. Aislazionismoaren jatorri arrazoi ugari izan liteke: alde batetik Ekialdeko Inperioaren krisi ekonomikoa, aurreko agintariek inperioaren dirua xahutu zuten, bestetik atzerriko kanpaina militarretan porrot bat izan ezkero inperioak jasan zezakeen ahultasuna. Aurreko arrazoiez gain Aspar ere artean zebilen bere influentziaren bidez barbaroak lagun zitzakeelarik..<ref>Babcock, Michael A., ''The Night Attila Died: Solving the Murder of Attila the Hun'', Berkley Books, 2005.</ref>
[[IrudiFitxategi:Genseric_sacking_Rome_455.jpg|thumb|right|300px|[[Bandalo]]ak [[Erroma]]ko kaleetan, [[Genseriko]] zaldi gainean da; [[Karl Briullov]]en margolana]]
Mendebaldeko Inperioa garaitu ostean Ekialdeko Inperioa bihurtu zen hunoen helburu, Martzianoren zorionerako hala ere Atila handik gutxira hil zen eta bere oinordekoek ezin izan zituzten konkistatzaileak baturiko lurraldeak kontrolatu, hunoak asko ahuldu ziren eta ez ziren handik aurrera hain arriskutsu izango. Kondaira baten arabera Atila hil baino egun batzuk lehenago Martzianok izandako amets batean etsaia arkua erabiltzen arí zela eskuetan ahutsi zitzaiola ikusi zuen, handik gutxira iritsi zen gortera haren heriotzeren berria.