Maat: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: arz:ماعت
t Robot: Cambios triviales
5. lerroa:
 
=== Maat eta harmonia unibertsala ===
Maataren sinesmena, oso antzinatik dator egiptoar kulturan, eta kultura honen funtsezko elementu bat da, bere izaera dualistari zentzua ematen diona. Ra, eguzkiaren jainkoa, gauero, behe mundura, [[Duat]]era jaisten zen, eta, zeharkatu ostean, berriz agertzen zen zeruan hurrengo goizean. Munduaren birsortze eguneroko ziklo hau geldi ez zedin, Rak, Duatean, arrakastarekin aurre egin behar zion [[Apofis (mitologia)|ApofisApofisi]]i, suge bezala irudikatutako gaizkiaren ikurra. Rak Apofis garaitu izan hau sinbolizatzeko, hau da, Ongiak Gaizkia garaitu izana, egiptoarrek, maataren printzipioa, Rari honen borrokan laguntzen dion jainkosa bezala irudikatzen zuten.
 
Maat, egiptoarrentzat, eurek gurtzen zituzten jainkoak elikatzen ziren indar ongilea zen. Horregatik, apaizek, egunero, ofrendak eta [[magia]] erritualak egiten zituzten, bere nagusitasuna bermatzeko, horren mende bait zegoen munduaren ordena harmoniatsu eta zuzenaren mantentzea.
23. lerroa:
Jainkosa bezala, Maat, emakume bezala irudikatua agertzen da, zutik edo eserita, buru gainean, bere ikurra den [[ostruka]] [[luma]] eramanez, bertikala, [[uas zetrua]] eta [[ankh]]a ere eramanez. [[Akenaton]]en erregealdiaren ondoren, hegodun emakume bezala ere irudikatu zen.
 
=== Mitologia ===
Jainkosa hau irudikatzen duen hieroglifoa, ostruka luma bertikal bat da, oreka perfektuan eta beste aldaera batzuk. Ikur hau, [[Osirisen epaiketa]]ren irudikapenean agertzen da, bi platereko balantza batean, hildakoaren [[Ib]]a edo kontzientzia pisatzen zen unean, plater batean hildakoaren bihotza jartzen zen (bere kontzientziaren ikurra) eta bestean, Maat hieroglifoa agertzen zen (harmonia eta justizia unibertsalaren ikurra). Bihotzak, maatak beste pisatzen bazuen, hildakoak, beste munduan betiereko egonaldia lortzen zuen.
 
=== Gurtza ===
Maat, jainkosa bezala, [[Karnak (Egipto)|KarnakKarnaken]]en gurtua izan zen, bertako [[santutegi]]an. [[Menfis]]en ere izan zuen tenplu bat, [[Deir el-Medina]]ko tenpluan eta beste jainko batzuen omenezko beste tenplu egiptoar batzuetan gurtua izan zen.
 
=== Izen teoforoak ===
Bere izena, [[Antzinako Egipto]]ko historiako pertsonaia garrantzitsuek hartu zuten, [[Hatshepsut]] kasu, Maatkara Hatshepsut izenarekin.
 
[[Kategoria:Egiptoko jainkoak]]
[[Kategoria:Egiptoko mitologia]]
[[Kategoria:Antzinako Egipto]]
 
[[ar:ماعت]]