Kristau-demokrazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: id:Demokrasi Kristen
t Robot: Cambios triviales
5. lerroa:
Kristau demokrazia [[Europa]]n, [[Hego Amerika]] eta [[Erdialdeko Amerika]]n da fenomeno esanguratsua. Europako alderdi kristau demokratak joera kontserbadoreagokoak izan ohi dira bere kide amerikarren aldean, bereziki gai ekonomikoetan.
 
== Historia ==
 
[[XIX. mende]]aren amaieran, [[Leon XIII.a]] aita santuak ''Rerum Novarum'' entziklika kaleratu zuen; bertan, herrialde industrialetako langileek bizi zuten egoera larriaren aurrean, Elizak zerbait egin behar zuela aldarrikatzen zuen, [[sozialismo]]ak zein [[komunismo]]ak izan zitzaketen balizko arrakastei aurre egiteko. Doktrina horrek indar berezia hartu zuen [[1931]]n, [[Pio XI.a]]k kaleratutako ''Quadragesimo Anno'' entziklikarekin.
13. lerroa:
Kristau demokrazia [[Europar Batasuna]]ren eraikuntzarako oinarrizko ideologia izan da. Eraikuntza horretan parte hartu zuten, besteak beste, [[Robert Schuman]], [[Alcide de Gasperi]] eta [[Konrad Adenauer]]rek.
 
Alderdi politikoei dagokienez, beraien buruak kristau demokratatzat dituzte, besteak beste, hauek: [[Alemania]]ko [[CDU]] eta [[CSU]]k, [[Norvegia]]ko Alderdi Kristau Demokratak, Irlandako [[Fine Gael]]ek, [[Suedia]]ko Kristau Demokratek, [[Malta]]ko Alderdi Nazionalistak, [[Kataluniako Batasun Demokratikoa]]k, [[Txile]]ko Alderdi Kristau Demokratak, etab.
 
[[Kategoria:Politika]]
[[Kategoria:Ideologiak]]