Kendallen tau: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
zabaldu
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[Estatistika]]n, '''Kendall-en tau''', τ [[tau]] hizki grekoaz irudikatzen dena, ''N'' objektu edo elementu multzo bakar baterako, mailakatze ezberdin biren arteko bateratasun neurria da, hau da sailkapen ezberdinen arteko [[korrelazio]] edo adostasun maila neurtzen du. Kendall-en tau metodo ez parametrikoen barnean kokatzen da. Adibidez, bitez ''{a,b,c,d}'' kalitateari buruz ordenatu beharreko lau ardo mota eta ''A:[a,c,b,d]'' eta ''B:[a,c,d,b]'' bi aditu ezberdinek lau ardoen gainean emandako sailkapenak ardo hoberenetik hasita; Kendall-en tau neurriak bi adituen iritzien bateratasun edo adostasuna neurtzen du. Mailakazko sailkapenak [[aldagai koantitatibo]] batetik ere erator daitezke, neurri koantitatiboaren zehaztasuna zalantzazkoa denean. Adibidez, X, Y eta Z ikasleak lortutako kalifikazioak 4, 6 eta 9 izanik hurrenez hurren, kalifikazioaren zehaztasunari buruzko zalantzak badaude, mailakatze bat ezar daiteke kalifikazioetan oinarrituz: ''[Z,Y,X]''.
 
== Kalkulua ==
 
Sailkapen bakoitzean bikote ordenatu guztien zerrenda egiten da eta bi zerrenda edo multzoetan ezberdinak diren bikoteak zenbatzen dira. Eskuarki, bi multzoetan ezberdinak diren elementuen kopuruari '''ezberdintasun simetrikoaren distantzia''' deritzo eta <math>d_{\Delta}</math> irudikatzen da. Arestiko adibideari helduz:
19. lerroa:
:<math>\tau=1-\frac{2 \times 2}{4 \times (4-1)}=0.67</math>
 
== Interpretazioa ==
 
Kendall-en tau [[koefiziente (estatistika)|koefizienteak]] [-1,1] tarteko balioak hartzen ditu. -1 balioa hartuko du, sailkapenak erabat alderantzizkoak direnean. 1 balioa hartuko du bi sailkapenak berdinak direnean. Negatiboa denean, bi sailkapenek alderantzizkoak izateko joera erakusten dute, hainbat eta sendoagoa, -1 baliotik zenbat eta gertuago. Positiboa denean berriz, bi sailkapenak norabide berekoak direla esan nahi du, komuntadura orduan eta sendoagoa dela, 1 baliotik zenbat eta gertuago izan.
 
[[Kategoria:Estatistika]]
 
 
[[en:Kendall tau rank correlation coefficient]]