Kataluniako Batasun Demokratikoa: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: de:Unió Democràtica de Catalunya |
t Robot: Cambios triviales |
||
1. lerroa:
'''Kataluniako Batasun Demokratikoa''' ('''UDC'''), [[katalan]]ez, ''Unió Democràtica de Catalunya'', [[Katalunia]]ko alderdi politiko abertzale eta [[kristau demokrazia|kristau-demokrata]] (edo, beraien hitzetan, "sozial-kristaua") da. [[1931]]ko [[azaroaren 7]]an sortu zen eta [[1978]]tik [[Convergencia i Unio]] koalizioko kide da, [[Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa]] alderdiarekin batera. Alderdiko buru eta ordezkari garrantzitsuena [[Josep Antoni Duran i Lleida]] da [[1987]]tik. 16.000 afiliatu ditu.
== Historia ==
[[1931]]ko [[azaroaren 7]]an El Matí egunkarian kaleratutako manifestu baten sinatzaileek alderdi katalanista eta demokratiko bat sortzeko erabakia hartu zuten, [[kristautasun]]aren printzipioetan oinarrituta. Josep O. Anguera, Pere Arderiu, Xavier Aragó, Pere Aragai, Esteve Farré, Josep M. Farré, Àngel Grau, Joan Guinart, Josep M. Modolell, Àngel Morera, Manuel Pugués, Pau Romeva i Ferrer, Joan Baptista Roca i Caball, Maurici Serrahima i Bofill, Ramon Sunyer, Manuel Thió, Ramon Trinxet, Lluís Vila i d'Abadal eta Josep Vilaplana izan ziren sinatzaileak. Gehienak alderdi eskuindar tradizionalistetatik zetozen, alderdi hauek Kataluniako estatutuaren aurka hartutako erabakiarekin bat egiten ez zutelako. Beste batzuk ezkerreko taldeetatik zetozen, hauek hartutako erabaki batzuk erlijio askatasunaren aurkakoak zirela uste zutelako.
11. lerroa:
[[1977ko Espainiar Hauteskunde Orokorrak|1977ko Espainiako Hauteskundeetan]] [[Centre Catalá]] taldearekin batera aurkeztu zen Unió del Centre i la Democràcia Cristiana de Catalunya koalizioan eta 2 diputatu lortu zituzten. 1978an Anton Cañellas i Balcells diputatuak alderdia utzi zuen, Centristes de Catalunya sortzeko ([[UCD]]rekin koalizioan aurkeztuko zena). [[1979]]tik aurrera, [[Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa]] alderdiarekin batera Convergència i Unió koalizioa sortu zuen eta ordutik koalizio horretan aurkeztu izan da hauteskundeetara.
== Kanpo loturak ==
* {{ca}} [http://www.unio.org Kataluniako Batasun Demokratikoa alderdiaren webgunea]
|