KV20: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: nl:Graf DK 20
t Robot: Cambios triviales
13. lerroa:
}}
 
'''KV20''', [[Egipto]]ko [[Luxor]] hiritik gertu aurkitzen den [[Erregeen Harana|Erregeen HaranHaranean]]ean dagoen hilobi bat da. Ofizialki, haran honetan zulatutako lehen hilobitzat hartzen da, eta [[XVIII. dinastia]]ko bi [[faraoi]]rentzako lurperaketa leku bezala balio izan zuena, [[Tutmosis I.a]] eta bere alaba [[Hatshepsut]]entzako, alegia.
 
== Testuinguru historikoa ==
32. lerroa:
::Erregearen amildegiko hilobiaren eraikuntza, neuk bakarrik gainbegiratu nuen, ez ninduen inork ikusi, ez ninduen inork entzun.
 
Asko eztabaidatu dira Ineniren hitz hauek, hitzez hitz hartu izateraino. Akaso Inenik edo Tutmosis I.ak, eraikitzaileak akabaraziko zituzten, kokapena sekretupean mantentzeko? Ala, agian, belarriak moztu eta begiak atera zizkieten? Beharbada, guzti hauetako ezer ez da hitzez hitz hartu behar. Jakina da, garai hartan, [[Deir el-Medina]]ko artisau [[kofradia]] jada existitzen zela, hain zuzen ere, [[Tebas (Egipto)|TebasTebaseko]]eko nekropolian hilobiak eraikitzeaz arduratzen zena, eta, hilobi bat eraikitzen zen bakoitzean, langileak hil behar baziren, Erregeen Haraneko hilobien erdia baino gehiago ezingo ziren zulatu, leundu, margotu eta eraikiak izan, langile faltagatik.
 
=== Garaiko beste hilobiak ===
46. lerroa:
Urrutiko [[KV41]] hilobia kontutan hartu gabe, KV20a da haranean ekialderen dagoena, nekropoliko hilobiak altxatuta dauden bataz besteko altueratik hogei metro inguru gorago. KV20a zulatua aurkitzen den amildegiaren oinean, [[KV19]]a aurkitzen da, eta [[KV43]] eta lehen aipaturiko [[KV60]]tik ere oso hurbil aurkitzen da.
 
Hilobiaren profila, XVIII. dinastiako ondorengo hilobien aitzindaritzat har daiteke, argi eta garbi, bere ondorengoak baino lakar eta primitiboagoa den arren. Hilobiak, bira zentzu bitxi bat jarraitzen du: sarrera (A) eta beherantz doan arrapala luze baten ondoren (B), ekialderantz zuzendutako ardatzak hegoalderantz biratzen du, eta norantza honetan hedatzen da hilobiaren luzera gehiena, zenbait korridoretik igaroz (C1 eta D1 eskailerak eta C2 arrapala eta D2 arrapalaren erdia)
 
Oso modu baldar eta ez erregularrean tailaturik dauden arren, amaigabeko korridore estuek, KV20 hilobia, nekropoli osoko luzeenean bihurtzen dute, [[KV5]] erraldoia salbu. Hain neurri ikaragarrien arrazoia, sekula berdindu ez direnak errege hilobi batetan, Haranaren larehun urteko historian, Hatshepsutek, ahal bezain beste Deir el-Baharira eta bertako hil tenplura hurbiltze nahiagatik azal daiteke, KV20 aurkitzen den amildegiaren beste aldean dagoena.
55. lerroa:
[[XVII. dinastia]]n eta [[XVIII. dinastia]]ren hasieran, ez zegoen hilobi bateko hilobi kamera apaintzeko ohiturarik, ezta errege hilobia bazen ere. Ideia hau, Deir el-Medinako margolari eta eraikitzaile gremioaren sorreratik aurrera galtzen hasi zen, baina ez zen askoz beranduago arte, [[Seti I.a]]ren erregealdian, margoekin hilobi osoa beteko, eta ez bakarrik hil putzua, kripta, eta, agian, aurrekamera. Honi, KV20 hilobian hainbeste eta hain sakon zulatu izanagatik, [[eskisto]] geruza batera iritsi izana gehitzen zaio. Izan ere, eskistoak, bere ezaugarriekin, erabat ezinezko egiten zuen hilobi kamera apaintzea.
 
Honela, ez da harritzekoa, [[Howard Carter]]rek eginiko indusketan, kareharrizko hamabost bloke handi aurkitu izana, hauen gainean, [[Amduateko Liburua|Amduateko LiburuLiburuko]]ko eskenak inskribatuak zeudelarik, ondoren, [[Tutmosis III.a]]k eta bere ondorengoek ere erabili zituzten gehiegi liraindutako irudi bereizgarriekin. Ziurrena, eskistoak eskaintzen zituen aukera urriak zirela eta, bloke hauek, hilobi kameraren estalki bezala jarri izana da, apaindura moduan.
 
== Indusketa ==