Jose Soltxaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Jose Soltxaga Zala''' (Muniain, 1881- Donostia 1953) Gerra Zibileko militar matxino nafarra izan zen. …
 
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Jose Soltxaga Zala''' ([[Muniain (Aberin)|Muniain]], [[1881]]- [[Donostia]] [[1953]]) [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibileko]] militar matxino [[Nafarroa|nafarra]] izan zen.
 
== Biografia ==
Familia [[militar]], [[Eliza Katoliko Erromatarra|katoliko]] eta [[karlismo|karlista]] batean jaioa, [[1896]]an hamabost urte zituela, [[Toledo]]ko Infanteria Akademian sartu zen. [[1899]]an graduatu eta kapitaina izan zen [[Rifeko guda]]n, non [[Melilla]], [[Larache ]] eta [[Tetouan]]en borrokatu<ref name = Galeon>[http://www.guerracivil1936.galeon.com/bionac6.htm Galeon: Biografías del Bando Nacional]</ref> eta komandante bihurtu zen. [[Afrika]]n [[1914]] arte egon zen.
 
[[1920]]an teniente-koronel izendatu eta [[Donostia]]ra bidali zuten<ref>[http://www.memoriarepublicana.com/Personajes/solchaga.html España desde 1931: José Solchaga Zala]</ref> eta [[1921]]ean [[Iruñe]]ra. [[1934]]an [[Asturias]]ko Iraultza kontrolpean hartu zuten hiru zutabeetako bat izan zuen agindupean<ref name = Galeon/>.
 
[[1936]]ko [[uztail]]ean [[Emilio Mola|MolaMolaren]]ren agindupean altxatu zen [[Iruñea]]n. [[Gipuzkoako kanpaina]]n parte hartu<ref>[http://www.xtec.es/~jrovira6/bio/solchaga.htm Base documental d'Història Contemporània de Catalunya]</ref> eta [[Irun]], [[Donostia]] eta ia herrialde osoa okupatu zituen. [[1937]]ko [[udaberri]]an [[Nafarroa]]ko Brigadeen agintari goren izendatu zuten. Jeneral bihurtua, [[Jaka]] defendatu zuen. [[1938]]an [[Nafarroa]]ko armada agindu eta [[Arango harana]], [[Tarragona]] eta [[Bartzelona]] konkistatu zituen<ref name = Galeon/><ref>[http://www.3cat24.cat/especials/guerracivil/jose-solchaga.htm Els últims dies de la Guerra Civil]</ref>.
 
[[1943]]ko [[irail]]ean teniente-jenerala zela, [[Francisco Franco]]ri eskatu zion erregea berrezartzea. Ondoren [[Valladolid]]eko VI. Eskualde Militarraren eta [[1945]]ean [[Bartzelona]]ko IV. Eskualde Militarraren kapitain-jenerala izan zen<ref name = Galeon/>. [[1953]]an hil zenerako, lau urte emana zituen erreserban.