Jerusalemgo tenplua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: hr:Jeruzalemski hram
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:TempleJerusalem.jpg|thumb|right|300px|Herodesek berreraikitako Jerusalengo Tenpluaren irudikapena]]
'''Jerusalemeko Tenplua''' [[Israel]]go herriaren [[santutegi]] bat izan zen, [[Moria]] mendiaren zelaigunean, [[Jerusalem]]en. Egun, [[Harkaitzeko Kupula]] eta [[Al Aksa mezkita]] aurkitzen dira, [[Mezkiten Zelaigunea]]n.
 
== Lehen tenplua ==
[[Salomon]]en tenplua [[K. a. X. mende]]an eraiki zen, gutxi gora behera, [[K. a. 960]]ko hamarkadan, mendetan zehar, [[Irteera (Biblia)|Irteeratik]], Jainkoaren gurtza eta biltzar leku bezala erabiltzen zen [[Tabernakulu]]a ordezteko. Lan honetarako, [[Tiro (Libano)|Tiroko]] erregea zen [[Hiram I.a Tirokoa|HiramHiramen]]en laguntza izan zuen.
 
Tenplua bera, [[Biblia]]k ematen duen deskribapenaren arabera, eraikin luze eta nahiko estua zen, luzetaranzko ardatz batetan, Ekialde-Mendebalde norantzan jarria. Eraikinak, 30 metroko barne luzera izango zuen, 10 metroko zabalera eta beste 10 metroko garaiera. Bere dimentsioak, beraz, jauregi-kapera baten antzekoagoak ziren, gurtza kanpoaldean egiten baitzen. Bere sarreraren alboetan, ''Yajin'' eta ''Boaz'' izeneko bi zutabe eraiki ziren. Apaizak eta erregea, tenpluan, urreztaturiko [[ate]] handi batetatik sartzen ziren, 10 metroko altuera eta 4ko zabalera zuena. Ate horren atzean, sarrerako [[atondo (tenpluak)|atondoa]] aurkitzen zen, ''Ulam''a. Atondo honen ondoren, gela nagusia aurkitzen zen, ''Heijal'' edo Santua, [[leiho]] garai batzuen bidez argiztatua. Zabalerak eta luzerak, 1:2ko proportzioa zuen. Horrek, Heijalaren oinplanoa, karratu bikoitz batez osatua zegoela esan nahi du. Harrizko forjaketa, [[zedro]] zurezko zola batekin estali zen. Heijalaren [[horma]]k, zedro xaflekin estali ziren, [[Libano]]ko mendietatik ekarri zirenak, forjaketaren [[habe]]en material berbera.
16. lerroa:
 
== Bigarren tenplua ==
[[IrudiFitxategi:p8170082.JPG|thumb|350px|Jerusalengo bigarren tenpluaren [[maketa]].]]
[[Babiloniako gatibualdia]]ren ondoren, [[K. a. 517]]an, [[pertsia]]rrek, judutarrei, tenplua berreraikitzeko baimena eman zieten, arazo politiko eta etniko faltan ez zegoena, handik gutxira konpondu zirenak.
 
34. lerroa:
 
== Kristautasuna, Islama eta Tenplua ==
[[IrudiFitxategi:The west wall and the temple mount.jpg|thumb|right|300px|Aieneen harresia Tenpluko zelaigunearen euste harresiaren zatia, jainkoaren presentziaren azken tokia bezala gurtua (''shejiná'')]]
Jerusalem ez da kristau eta juduen santutegia bakarrik. Musulmanek ere gurtzen dute, [[Meka]] eta [[Medina]]ren ondoren, islamaren Hiri Santu bezala, tradizio islamiarraren arabera, Mahoma zerura igo zen Burak izeneko hegodun [[behor]]raren gainean, Jerusalemetik. Hau, gurtutako toki batetan gertatu zen, judutarrek ere santutzat jotakoa, Haram-ach-Charifen, Moria mendiaren gainean.