Ibaiondo (Bilbo): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
63. lerroa:
'''Ibaiondo''' [[Bilbo]]ko 5. barrutia da. [[Ibaizabal]] ibaiaren bi aldeetara zabaltzen da, eta azaleran Bilboko barrutirik handiena da. Iparraldean [[Abando]] barrutiarekin, ekialdean [[Begoña]]ko barrutiarekin, eta hegoaldean [[Arrigorriaga]]ko udalerriarekin egiten du. Barrutiak guztira; 964,93 goldebeteko azalera dauka, eta 55.182 biztanle ([[2005]]). Bilboko barrutirik biztanlegotuena da.
 
Hainbat auzotan banatzen da, [[Atxuri]], [[Bilbo Zaharra]], [[San Frantzisko]], [[Zabala]], [[Zazpikaleak]], [[Solokoetxe]], [[Iturrialde]], [[Abusu|Abusu/La Peña]], [[Buia]] eta [[San Adrian]]. Bilboko gunerik zaharrenak biltzen ditu orokorrean, Alde Zaharra eta Bilbo Zaharra, besteak beste.
 
Azken urteetako etorkintza dela-eta, Bilbon gehien hazten ari den udalbarrutia da, [[San Frantzisko]] eta [[Bilbo Zaharra]] bezalako auzoen biztanleriaren %15 eta %20 bitartean da [[Espainia]]r laterritik kanpo jaioa. Horrez gain, bizilagun kanpotar hauek denda berriak zabaldu dituzte barrutian eta barrutiko merkataritza biziberritu.