Hauteskunde sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: tr:Seçim sistemi
t Robot: Cambios triviales
3. lerroa:
Zentzu zabalean, hauteskunde sistema bi daude: gehiengozko sistemak eta sistema proportzionalak. Sistema konkretu bat multzo batean sartzeko bere osagaiak izan behar dira kontuan.
 
== Hauteskunde sistemen osagaiak ==
 
Hauteskunde sistemak aztertzeko orduan, bost osagai hartzen dira kontuan zientzia politikoetan:
 
=== Hauteskunde barrutia ===
 
Hauteskunde barrutia da osagairik erabakigarriena. Eserleku kopuru jakin bat aukeratzen duen hautesle multzoa da. Gehienetan lurralde administrazioko unitate bati lotua egon ohi da (adibidez, probintzia, eskualde, konderri, etab.) baina batzuetan bestelako argudioak erabiltzen dira barrutiak osatzeko (enpresa, alderdi edo taldeetan egiten diren hauteskundeetan, adibidez, kargua, adina, lantaldea edo bestelakoak har daitezke kontutan).
19. lerroa:
Hauteskunde barrutien tamainak (bertan aukeratzen den eserleku kopuruak) erlazio zuzena dauka ordezkaritzaren proportzionaltasunarekin. Horrela, barruti handiagoetan (10-11 eserleku baino gehiago aukeratzen direnetan) proportzionaltasuna handitu egin ohi da (beste osagaiak kontuan izan gabe). Aldiz, barruti txikiagoetan (5 eserleku baino gutxiago aukeratzen direnetan) proportzionaltasuna murriztu egiten da.
 
=== Hauteskunde formula ===
 
Formula eserlekuak banatzeko operazio matematikoa da. Bi taldetan banatzen dira: gehiengozko formulak eta proportzionalak. Bakoitzak bere logika jarraitzen du; lehenengoak baztertzea bilatzen du, bigarrenak banatzea.
 
==== Gehiengozko formulak ====
 
Formula hauen helburua boto gehien lortu dutenei jokoan dauden eserleku guztiak ematea da. Formularik ohikoena eta errazena ingelesez '''First-Past-the-Post''' deitutakoa da (euskaraz, ''Lehenengoak postua eskuratzen du''). Erresuma Batuko hauteskunde orokorretan konderri bakoitzean formula hau erabiltzen da; boto gehien lortu duenak jokoan dagoen eserlekua hartzen du, beste hautagai guztiak kanpoan utziz.
[[ImageFitxategi:TRS ballot papers.svg|thumb|175px|right|Bi itzulitako gehiengozko sistemaren adibidea. Lehen itzulian boto gehien lortu duten biek bigarren itzulian parte hartzen dute.]]
Beste kasu batzuetan, gehiengoaren babesa bultzatzeko, bi itzulitako formula erabiltzen da: hauteskundeetan boto gehien lortzen duten bi hautagaiek bigarren itzuli bat egiten dute. Horrela, aukeratzen denak botoen %50a duela segurtatzen da. Sistema hau, besteak beste, [[Frantzia]]ko hauteskunde orokorretan erabiltzen da. Honen aldaera bat [[Australia]]n erabiltzen da; bertan itzuli biak egun banatan egin beharrean batera egiten dira, hautesleak hautagaiak lehentasunaren arabera sailkatzen ditu eta.
 
==== Formula proportzionalak ====
 
Formula hauek hautesleek egindako aukeren isla gauzatu nahi dute. Jasotako botoak era proportzionalean eserleku bihurtu nahi dituzte. Hemen ere bi azpimultzo banatzen dira:
 
===== Hondar handienaren formulak =====
 
Kuota kalkulatzen da formula hauetan, hau da, eserlekua lortu ahal izateko jaso beharreko gutxieneko boto kopurua. Alderdi bakoitzak lortutako botoak kuotaz zatitzen dira eta zenbaki osoak besteko eserlekuak ematen zaizkio alderdiari. Soberan gelditzen diren eserlekuak dezimal edo hondar handiena dutenetik txikienera dutenetara banatzen dira.
39. lerroa:
Formula hauen aldaera berezienetakoa [[Irlanda]]n eta [[Malta]]n (besteak beste) erabiltzen den '''Single Transferable Vote''' (euskaraz ''Boto bakar transferigarria'') deiturikoa da. Hemen, alderdiak aurkeztu beharrean hautagaiak aurkezten dira eta boto emaileak lehentasunaren arabera sailkatzen ditu. Lehenengo botoak zenbatuta kuotara heldu den hautagai bakoitzari eserleku bana ematen zaio. Banatu gabe gelditu diren eserlekuak banatzeko, bigarren botoak zenbatu eta ponderatzen dira eta horrenbeste aldiz errepikatzen da prozedura bera eserleku guztiak banatu arte.
 
===== Media altuenaren formulak =====
 
Media altuenaren edo zatitzaileen formuletan, alderdi bakoitzak lortutako boto kopura zatitzaile zerrenda batez zatitzen da taula batean. Eserlekuak banatzeko taula horretako zenbakirik handienak hartu eta dagokion alderdiari horrenbeste eserleku ematen zaizkio. Serie edo zerrenda desberdinak daude baina ezagunenak D'Hondt (zenbaki jarraiak hartzen dira: 1, 2, 3, 4, 5, etab.) eta Saing Lagüe (zenbaki bakoitiak hartzen dira: 1, 3, 5, 7, 9...) dira. D'Hondt seriea erabiltzen da, adibidez, Hego Euskal Herriko hauteskunde gehienetan (udalekoak, autonomikoak, foralak...).
 
=== Boto egituraketa ===
[[ImageFitxategi:Bundestagswahl 05 stimmzett.jpg|200px|thumb|right|Alemaniako 2005eko hauteskundeetako boto txartel bat. Ezkerraldean barrutiko ordezkaria aukeratzen du hautesleak eta eskuinaldean maila nazionalean banatuko diren eserlekuetarako bere gustuko alderdiari botoa ematen dio.]]
Botoak emateko prozedura da. Gehien zabaldutako egituraketa boto bakarra da: hautesle bakoitzak boto bakarra eman dezake, bai hautagai bakar bati (gehiengozko sistemetan) bai zerrenda bati (sistema proportzional gehienetan). Aldiz, beste zenbait eratako egituraketan ere badaude. Boto preferentzialetan (goian aipatutako Irlanda edo Maltako kasuetan adibidez) hautesleak hautagaiak lehentasunaren arabera sailkatzen ditu. Boto anitzean ([[Espainia]]ko senatua aukeratzeko erabiltzen da) hautesle bakoitzak eserleku kopurua adinako boto kopurua du (gutxiago ere izan daiteke, adibidez, 4 eserlekuko barruti batean hautesleak 3 boto eman ditzake), hau da, hautagai bati baino gehiagori botoa eman diezaioke baina lehentasunik ezarri gabe.
 
Azken aldaera esanguratsua boto bikoitza da. Hau [[Alemania]] eta [[Italia]]ko parlamentuak aukeratzeko erabiltzen da, besteak beste. Sistema honetan hautesleak bi boto ditu hauteskunde barruti bitan parte hartzen duelako: batetik eserleku bakarreko hauteskunde barrutian botoa ematen du barruti horrek izango duen ordezkaria aukeratzeko (gehiengozko formulaz) eta bestetik nazio mailan hauteskunde barruti bakarrean parte hartzen du gainerako eserlekuak banatzeko (formula proportzionalaz).
 
=== Hautagai zerrenda ===
 
Boto paperak hartzen duen itxura da. Eserleku bakarreko barrutietan izen bakarra izan dezake (hautesleak aukeratutako hautagaiarena) edo hautagai guztien izenak ager daitezke eta hautagaiak beraietako bat aukeratu behar du.
55. lerroa:
Eserleku bat baino gehiago duten barrutietan hiru motatako zerrendak aurki daitezke:
 
==== Itxia eta blokeatua ====
 
Alderdi bakoitzak bere hautagaiak nahi dituen ordenan aurkezten ditu. Hauteslearen aukera bakarra nahi duen alderdia aukeratzea da baina ezin du hautagaien ordena aldatu. Zerrenda hauek alderdien nagusitasuna azpimarratzen dute, hautesleen aukeratzeko eskubideen gainetik.
 
==== Itxia baina blokeatu gabea ====
[[ImageFitxategi:Preferential ballot.svg|right|thumb|150px|Preferentziazko boto txartela (itxia baina blokeatu gabea). Hautesleak hautagaiak nahi dituen ordenan jar ditzake.]]
Hautesleak ezin du izenik gehitu edo kendu baina ordena alda dezake. Preferentziazko boto sistemetan gertatzen da. Alderdien boterea garrantzitsua izan arren, hautesleak alderdien lehentasunen aurrean bere aukera egitea bideratzen du.
 
==== Irekia ====
 
Hautesleak bere gogoko zerrenda osa dezake nahi dituen hautagaiak jarriz. Alderdiek ez dute botererik, proposamen soilak egin ditzakete. Erabaki ahalmen guztia hautesleen esku dago.
 
=== Muga ===
 
Eserleku bat baino gehiagoko barrutietan, eserleku banaketan parte hartzeko lortu beharreko gutxieneko boto kopurua (normalean boto portzentaia zehazten da). Muga horretara iristea ezinbestekoa da banaketan sartu ahal izateko (horrek ez du zertan eserlekuren bat lortuko denik esan nahi). Muga hauek gehiegizko zatiketa eta aniztasuna eragozteko jartzen dira. Gasteizko legebiltzarrerako hauteskundeetan, adibidez, barruti bakoitzeko baliozko botoen %3a lortu behar du alderdi batek banaketa prozesuan sartu ahal izateko.
 
== Kanpo loturak ==
 
*{{en}}[http://www.aceproject.org Aceproject] Hauteskunde sistemei buruzko informazio zehatza.
[[Kategoria:Hauteskundeak]]
{{NA lotura|en}}
{{Link FA|fr}}
 
[[Kategoria:Hauteskundeak]]
 
[[ca:Sistema electoral]]