Hadrianoren Harresia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: an:Muro d'Adrián
t Robot: Cambios triviales
16. lerroa:
'''Hadrianoren Harresia''' ([[latin]]ez Vallum Hadriani), [[Britainia Handia]]n dagoen antzinako eraikuntza defentsibo bat da, [[122]] eta [[132]] urteen bitartean [[Hadriano]] erromatar enperadorearen aginduz eraikia, konkistaturiko lurralde britainiarra babesteko, harresiaren hegoaldean, harresiaren iparraldean aurkitzen ziren [[pikto]]etatik, beranduago [[Eskozia]] izango zena [[Irlanda]]tik etorritako [[eskoto]]en inbasioaren ondoren. Harresiaren beste funtzio bat egonkortasun ekonomikoa mantentzea eta [[Britania]]ko probintzian bake baldintzak sortzea zen, baita, fisikoki, Inperioaren muga adieraztea ere. Gaur egun, oraindik mantentzen dira harresiaren zati handiak.
 
[[IrudiFitxategi:Hadrian's Wall view near Greenhead.jpg|thumb|left|300px|Hadrianoren Harresiaren hondakinak [[Greenhead]]etik gertu. Bere harria, berrerabilia izan da urteetan zehar inguruko eraikuntzetan.]]
 
Indarturiko [[limes]] hau 117 kilometrokoa zen eta Solwayko golkotik mendebaldean, [[Tyne]]ko [[estuario]]rarte ekialdean hedatzen zen. Alboetan, Pons Aelius ([[Newcastle]]) eta Maglona ([[Carlisle]]) herriak zituen. Harresia berez, oso-osorik, harlanduz egina zegoen. 2,4 eta 3 metro arteko sendoera eta 3,6 eta 4,8 metro arteko garaiera zuen. 14 gotorleku nagusi zituen eta beste 80 txikiagoak, zaintza puntu klabeetan guarnizioak zituztenak, baita, bere iparraldeko zatian, 10 metroko lubaki bat eta, hegoaldean, harresia bera igarotzen zuen bide militar bat ere. Bere izena, batzuetan, [[Eskozia]] eta [[Ingalaterra]] arteko muga bezala erabiltzen da, bere luzerako zatirik gehienean, harresiak, Eskozia eta Ingalaterra arteko gaur egungo muga baino hegoalderago dagoen lerro bat jarraitzen duen arren.
[[IrudiFitxategi:Hadrians Wall map.png|150px|right|thumb|Antonino eta Hadrianoren harresien kokapena.]]
Bere funtzio defentsiboa, [[Antonino Pioren Harresia]]k hartu zuen, iparralderago altxatu zena, eta, denbora labur baten ondoren, baztertua izan zena, kaledoniar tribuen etsaitasunaren ondorioz, Hadrianoren harresia, Britaniako probintziako iparraldeko muga izatera itzuli zelarik. Piktoek hiru aldiz zeharkatu zuten harresi hau: [[197]]an, [[296]]an eta [[367]]an. [[209]]an konpondua eta luzatua izan zen, [[Septimio Severo]] enperadore zen garaian, eta betirako baztertua izan zen [[383]]an.