Albitarren aurkako Gurutzada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:cathars expelled.JPG|right|thumb|300px|Kataroak [[Karkasona]]tik kanporatuak [[1209]]an]]
'''Gurutzada Albitarra''' [[Eliza Katolikoa]]k burututako [[gurutzadak|gurutzadetako]] bat izan zen, Elizaren buruzagi kontserbadoreenek [[heresia]]tzat jotzen zutenarekin amaitzeko helburuarekin.
 
10. lerroa:
Simon Montfortekoaren indarrak [[Beziers|Bézierseko]] hirira [[1209]]ko [[ekain]]ean heldu ziren, berau setiatuz eta biztanle katolikoei kataroak entregatzea aginduz, eskumikatzearekin mehatxatuz. Garai hartan hori zen mehatxu larria zen arren, hiritarrek ez zuten amore eman. Montforten tropekin izan zen [[Aita Saindua]]ren ordezkariari orain nola jokatu behar zen galdetzean, honako erantzun zuen: ''Ez ezazue inongo klase sozial, adin edota sexu arrazoiengatik errukirik eduki. Kataroak edo katolikoak, hil itzazue denak. Jainkoak jakingo du bereak bereizten''. Horrela, Montforten soldaduek 15.000 gizon, emakume eta haur erail zituzten, 200 bat bakarrik zirelarik kataroak.
 
[[IrudiFitxategi:Carcassonne-vignes.jpg|left|thumb|300px|Karkasonako hiri harresitua, Frantzia]]
[[Beziers|Bézierseko]] gertakari hauei [[Narbona]] eta [[Karkasona]]koak gehitu zitzaizkion, bertako biztanleek ihes egin behar izan zutelarik gurutzatuen esku ez erortzeko. Lur guztiak Monfortek berarentzako hartu zituen, bere burua [[Beziers|Béziers]], [[Narbona]] eta [[Karkasona]]ko bizkonde izendatu zuelarik.
 
17. lerroa:
[[Raimundo VI. Tolosakoa]]k, eraildako biztanleen jaun feudaletako bat, sarraski hau gelditu nahi izan zuen eta Inozentzio III.arekin elkartu zen, baina honek Montforti eman zion bere babesa. Orduan [[Piarres II.a Aragoikoa]]ren laguntza eskatu zuen, baina hau koldartu eta Raimundo VI.a bakarrik utzi zuen Montforteko Simeonekin akordio bat sinatuz. Gauzak horrela, gurutzatuek [[Tolosa (Frantzia)|Tolosa]] setiatu zuten eta [[1213]]rako, Trencavel leinuko lur guztiak konkistatuta eta [[Tolosa (Frantzia)|Tolosako]] biztanle guztiak atxilotuta zeuden.
 
[[1215]]erako, Simon Montfortekoak kataroek abandonatutako gaztelu askoren jabe zen eta [[Espainia]]ko Luis printzea berarekin bat egitea lortu zuen. [[1216]]an Montforten indarren lehen porrota garrantzitsua nozitu zuten [[Beaucaire (Gard)|BeaucaireBeaucairen]]n, baina indarrak berrantolatu eta bigarrenez jabetzeko gai izan ziren. [[Lourdes]]en ere garaituak izan ziren, Gurutzada Albitarraren mendebaldeko mugan.
 
[[IrudiFitxategi:Albi01.jpg|thumb|300px|[[Albi]]ko katedrala, [[Frantzia]]]]
[[1217]]ko [[udazken]]ean Raimundo VII.ak, [[Aragoiko Erresuma]]rekin batera, [[Tolosa (Frantzia)|TolosaTolosaz]]z jabetu zen. Hurrengo [[udaberria]]n Montfortek hiria berriro setiatu zuen baina [[1218]]ko [[ekainaren 25]]an emakume talde batek maneiatutako artilleria makina batek jaurtikitako harri baten kolpeagatik hil zen.
 
Hainbat pertsonaiek Simon Montfortekoaren tokia hartzen saiatu ziren, tartean [[Louis VIII.a Frantziakoa|Luis Frantziako printzea]], [[1219]]an [[Marmandeko barrutia|Marmande]] konkistatu zuena, hiria arpilatuz eta bertako biztanleak [[heresia]]gatik errez.
28. lerroa:
[[1226]]ean Pieusseko Kontzilio Kataroa ospatu zen, non Rasséseko Apezpikutza Kataroa ezartzea erabaki zen. Honek [[Louis VIII.a Frantziakoa|Louis VIII.ak]] gurutzada berri bat agintzea ekarri zuen, [[Avignon]] 4 hilabeteko setiopean jarriz eta Pere Isarn, Karkasonako Gotzain Kataroa sutan errez.
 
Honen ondoren hiri eta gaztelurik gehienak borrokatu gabe errenditu ziren, jendea gerraz nazkatuta zegoela adierazten duena. Kataroen azken enklabea [[Tolosa (Frantzia)|Tolosa]] zen, Raimundo VII.aren agindupean erresistitzen zuena, baina azkenean [[1229]]ko [[apirilaren 12]]an akordio bat sinatzea onartu zuen, non kataroen aurka borrokatzea, [[Tolosa (Frantzia)|TolosaTolosako]]ko defentsak eraistea eta kalte ordain gisa dirutza handi bat ordaintzea onartu zuen.
 
Ordutik aurrera [[Inkisizio]]a [[Tolosa (Frantzia)|Tolosa]] eta [[Languedoc]] osoan ezarri zen, kataroak jazarriak, torturatuak eta sutan erreak izan ziren. Honek [[Tolosa (Frantzia)|Tolosa]], [[Albi]], [[Narbona]] eta [[Montsegur]]ren altxamenduak sortu zituen. Azken hiri honetan [[1232]]tik aurrera Eliza Kataroaren egoitza nagusia ezarri zen, non ondo babestutako gaztelu bat zuten. [[1242]]an, [[Montsegur]]reko zaldunek Gillen Arnau inkisidore eta bere eskolta guztia hil zituzten. Honen ondoren [[Montsegur]]ren setioa hasi zen, 10 hilabete iraun zituena. [[1243]]an hasi eta [[1244]]ko [[otsail]]erako hiritar guztiak errendituta zeuden. Berrehun eta hogei kataro bizirik erreak izan ziren.