Guaixe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
9. lerroa:
* Euskal kultura jorratu:
** Kultur programazioa (kultur errota)
** Liburu, joko eta diskoen argitalpena
** Ikastaroen antolaketa (euskara, euskalkiak,...)
** ...
17. lerroa:
Elkartearen nondik norakoak finkatuta, 1994ko udazkenerako GUAIXE izeneko Sakanako hilabetekaria jaio zen, azken batean, hori baitzen asmo nagusia, tokian tokiko aldizkaria sortzea, bertako euskaldunei zuzendutakoa. Sakanako euskaltzaleen artean piztutako ilusioak hauen laguntza ekarri zien proiektuan bete-betean murgilduta zaudenei eta kolaboratzaileen sare bat sortu zen. Komunitate sentimendua oso garrantzitsua izan zen Bierrik elkartea sortu eta garatzeko.
 
Guaixeko erredakzioaLehenengo hiru urtetan hori izan zen proiektu bakarra, Bierrik elkarteari esker Sakanako euskaltzaleek beren etxeetan doan jasotzen zutena. GUAIXE hilabetekaria, hortaz, bi hutsune garrantzitsu bete asmoz sortu zen: Sakana bertako berriak lantzeko, batetik, eta berri horiek euskara hutsean argitara emateko, bestetik. Aldizkariaren egitasmoa landu zuten kazetariek kohesio soziala euskaraz bultzatu nahi zuten, baina, batez ere, herri kultura indartuko zuen tresna sortu nahi zuten. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin eta eskualdeko zenbait laguni eta euskara taldetako kideei esker, Sakanako hilabetekariak argia ikusi zuen.
 
Dena dela, GUAIXE kaleratzen bazen ere euskarazko beste hedabide batzuk sortzeko beharra ikusi zuen elkarteak, soilik idatzizko alorrera ez mugatzeko. BIERRIK Elkarteak hasiera-hasieratik zuen euskara hutsean emitituko zuen irrati bat sortzeko asmoa, jende gehiagorengana iristeaz gain, azken orduko albisteak lantzeko parada ona zelako. GUAIXEn zaharkituta geldi zitekeen informazioa berritzeko aukera zegoen eta, gainera, musika programazioaren bidez aisialdiak ere bere lekua izango zuen. Horrela, 1977an gogoz hasitako lanak bi urte behar izan zituen errealitate bihurtzeko, 1999ko udaberrirako BELEIXE irratia sortua zen eta.
 
GUAIXE eta BELEIXErekin batera, ordea, BIERRIK Elkarteak astekari bat ere landu izan du, OIXE kazeta. 2001eko udazkenaz geroztik ostiralero kaleratzen zen gaurkotasunezko berriak landu eta Sakanako kiosko guztietan doan banatzen zena.
25. lerroa:
Elkartearen baitan eztabaida ugari izan zen GUAIXEko berrien tratamenduaren inguruan, hilabetekaria etxeetara iristen zenerako berri asko zaharturik gelditzen zirelako. Aldizkariaren maiztasunak biziki kaltetzen zuen informazioaren egunerokotasuna eta, beste gauzen artean, horri aurre egiteko egin zen irratia. Hala ere, BELEIXE martxan egonagatik, idatzizko albiste eguneratuen auziak bere horretan zirauen. GUAIXE hilabetekaria hamabostekari bihurtzea izan zen proposaturiko irtenbideetako bat, baina, oso garestia zenez, ez zegoen hori aurrera ateratzeko modurik.
 
Ondorioz beste aukera baten alde egin zen: Astero-astero zuri-beltzean eta egunkari formatuan doan banatuko zen kazeta: OIXE. GUAIXEko berriak aukeratzen zituen Erredakzio Batzordea indartu eta irratiko langile bat kazetako arduradun gisa jarriz lortu zen OIXE kaleratzea. Gainontzeko egunkariak saltzen diren kioskoetan doan banatzen zen, bertatik etxe guztietara iristeko.
 
Beste batzuen artean, eginbehar hauetan murgildurik ibili da elkartea 2003. urtera arte. Orduan ikusi zen 8 orrialdetako astekari bat eta hilabetekaria egiteko bitarteko eta gaiak baldin bazeuden, zergatik ez egin orri gehiago eta gaiak sakonago landuko zituen astekari indartsuago bat?
33. lerroa:
Bi komunikabideen lan eremua Sakanako eskualde osora zabaltzen da; hau da, Irurtzundik Ziordira. Bai GUAIXEk eta bai BELEIXEk eskualde mailako berriak lantzen dituzte eta zabalkundea ere eskualde mailakoa da.
 
[[Kategoria:Euskarazko Sakanaaldizkariak]]
 
[[Kategoria: Euskarazko aldizkariakSakana]]
[[Kategoria: Sakana]]