German Rodriguez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-==\s?Ikus,? gainera\s?== +== Ikus, gainera ==)
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:German Rodriguezen omenezko oroitarria 2007.jpg|thumb|right|250px|German Rodriguezen omenezko oroitarria, 2007]]
 
'''German Rodriguez''' ( ? - [[Iruñea]], [[1978]]ko [[uztailaren 8]]a) [[Sanferminak|sanferminetan]] poliziak hil zuen 23 urteko gaztea izan zen. Gazte-gaztetik hasi zen militantzia politikoan; ''Hemen eta Han'' mendi taldetik ETA erakundera pasa zen oraindik ikasle zela. Seigarren asanblada gertatu zenean korronte honen alde egin zuen eta hainbat ardura izan zituen sextakoen artean, geroago [[Liga Komunista Iraultzaile]]ra batuko zen erakundean. [[Iruñerria]]n 1973an izan zen [[greba|greba orokorrean]] buru belarri aritu zen eta urte horretako ekainaren 20an lehen aldiz atxilotu zuen poliziak. Hainbat hilabetez preso egon ondoren [[Bilbo]]n ibili zen denbora batez propaganda klandestinoa egiten eta [[Franco]] hiltzean Iruñera bueltatu zen. Buruzagitza politikotik aldendu zen arren, ikasle eta auzo mugimenduetan lanean jarraitu zuen German Rodriguezek.