Ekliptika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-Martitz +Marte)
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Ecliptic.jpg|thumb|250px|Argazkian, [[1994]]an Clementine ilargi zundak hartutakoa, lehen planoan, [[Ilargia]] nabari daiteke, [[Lurra]]ren isladak argiztatua, Eguzkia, atzetik eta ezkerretik agertzen, ia erabat lerrokatuta, [[Saturno]], [[Marte (planeta)|Marte]] eta [[Merkurio]]]]
'''Ekliptika''' ([[latin]]etik ''ecliptica'' (lerroa), eta hau [[greziera]]tik εκλειπτική, [[eklipse]]ekin zerikusia duena) [[Lurra]]k eguzkiaren inguruan egiten duen [[orbita]] duen planoa da, baita, itxuraz, [[Eguzki]]ak, [[izar]]ren hondo ''geldi''arekiko, urte betean zeharkatzen duen lerroa ere. [[Eguzki Sistema]]ko planeta gehienen orbitak ekliptikan edo honengandik oso gertu aurkitzen dira ([[Pluton]] ezik. Honen orbita eszentrikoak eta ekliptikarekiko oso okertua, azkenik, planeta kategoria galdu izanaren arrazoietako bat izan zen ([[2006ko planetaren berdefinizioa]])), Eguzki Sistema hau materiazko diska erraldoi batetatik eratu bait zen, eta, beraz, argazkiak adierazten duen bezala, zeruan, bere mugimendua ekliptikatik gertu gertatzen da, nondik, itxuraz, eguzkia mugitzen den. [[Ekliptikaren zeihartasun]]a [[zeru-ekuatore]]arekiko, gutxi gora-behera, 23,5ºkoa da, eta, lehen aldiz, [[Eratostenes]] astronomoak neurtu zuen [[K. a. III. mende]]an, 23º 51' 19"ko balio bat lortu zuena, historialari batzuek, aipaturiko astronomo greziarrak lortu zuen balioa 24ºkoa zela iradokitzen duten arren, ondorengo zehaztea [[Klaudios Ptolemaios]]ena delarik.
 
<br /><br />
<p><center>[[IrudiFitxategi:Ecliptica diagrama.png|framed|center|''Ekliptika eta Lurraren errotazio ardatzaren okerdura ekliptikarekiko.'']]</center>
 
Urtean 365,25 egun igaro ondoren eta [[zirkunferentzia]] batek 360º dituenez, eguzkiak, itxuraz, egunean gradu bat zeharkatzen du ekliptikan zehar. Mugimendu hau mendebaldetik ekialderakoa da eta [[zeru-esfera]]ren ekialdetik mendebalderako mugimenduren aurkakoa.
 
[[IrudiFitxategi:Eclíptica diagrama2.png|framed|right|Lurraren orbita eguzkiaren inguruan eta honen itxurazko mugimendua ekliptikan zehar]]
 
Urteko edozein garaitan, eguzkiarek kontrako aldean aurkitzen diren izarrak agertzen dira gauez, Lurrak bira egin eta argitzen duenean, eguzkiaren argiaren eraginagatik, bere norantza berean aurkitzen diren izarrak giza begiarentzako ikustezin geratzen bait dira. Umeen parke batean bezala, plataforma biragarri baten gainean muntatuak beti kanporantz begira, konstelazioak, Lurrak eguzkiaren inguruan bere orbita betetzen duen heinean, gaueko zeruan mugitzen joaten dira urtean zehar, gure begietatik desagertuz eta urte bete geroago posizio berean berriz agertuz. Dena dela, hori, ekliptikatik gertu gertatzen da, begirada plano horretatik aldentzen den heinean, iparraldean zein hegoaldean egon, hemisferioaren arabera, izarren mugimendua egun eta hilabeteen igaroan geroz eta txikiagoa bait da, birtualki geldi egotera heltzeraino urtean zehar zeru poloen inguruan, [[Hartz Txikia]] iparraldeko hemisferioan eta [[Hegoaldeko Gurutzea]] hegoaldekoan dauden bezala. Batez ere lehena, nabigarien erreferentzia izan da mendeetan zehar gauean kostalde arriskutsutik aldentzeko, portu ziurrerantz norabidea mantenduz.