Dezio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ka:დეციუსი
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Traianus Decius.jpg|right|framed]]
'''Dezio''', [[latin]]ez ''Gaius Messius Quintus Trajanus Decius'', ([[201]] - [[251]]ko [[uztailaren 1]]) erromatar enperadorea izan zen [[249]]tik hil zen arte. Hondarreko urtean [[Herenio]] Etruskorekin batera gobernatu zuen Inperioa.
 
6. lerroa:
Agintean, Deziok godoen aurka egin zuen gogor. Godoek Danubio ibaia zeharkatu zuten, [[Mesia]] eta [[Trazia]] probintziak arpilatzera. Honela, godoak lehenengo aldiz agertu ziren Erromako historian. Ez zen azkena izanen.
 
[[IrudiFitxategi:Aureus-Trajan Decius-RIC 0029a.jpg|left|thumb|300px|Deziok egindako txanpona, garaipenak ospatzeko asmotan.]]
 
Hasiera batean, erromatarrek [[Kniva]], godoen erregea, garaitu zuten, Nikopolis hiriari setioa jartzen ari zitzaiola. [[Godoak]] Balkanetara joan ziren ihesean. Baina erromatarrak ezustekoan harrapatu zituzten laster bueltatzerakoan. Erromatarren akanpalekua hartu eta legioak sakabanatu zituzten. Enperadore batek barbaroengandik ihes egiten zuen lehen aldia zen. Godoek orduan gaur egungo Plovdiv hartu zuten. Hiriko gobernariak, [[Prisko]]k, godoen babespeko enpereadorea izendatu zuen bere burua.