Delfosko orakulua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Pythia1.jpg fitxategia kendu da, Polarlys(e)k Commonsetik ezabatu baitzuen.
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Delphi location.svg|thumb|250px|Delfosen kokapena]]
[[IrudiFitxategi:Sibyl stone in Delphi.jpg|thumb|right|250px|Sibilaren haitza.]]
'''Delfoseko orakulua''' barruti sakratu handi bat izan zen, nagusiki [[Apolo]] jainkoari eskainia, erdian, bere tenplu handia zuena. Bertara joaten ziren greziarrak, jainkoei, aztoratzen zituzten gaiei buruzko galderak egitera. [[Grezia]]n kokatua, Delfos izena zuen antzinako hiriaren kokalekuan, orain esistitzen ez dena, [[Parnaso]] mendiaren oinean, [[Fozida]]ko mendien erdian, itsasoaren mailatik 700 metroko garaierara eta [[Korinto]]ko golkotik 9,5 kilometroko distantziara.
 
21. lerroa:
Jakina dena, pertsonaia honen aukeraketa, inongo klase ezberdintasunik gabe egiten zela da. Hautagaiari, bere bizitza eta ohiturak ezin hobeak edo akatsgabeak izatea baino ez zitzaion eskatzen. Izendapena, bizi osorakoa zen, eta betirako santutegian bizitzeko konpromisoa hartzen zuen. Orakuluaren garai oparoetako mendeetan, hiru pitonisa izendatu behar izan ziren garai horretan egiten ziren kontaezinezko kontsultak aise erantzuteko. Baina, gainbehera garaian, bakar bat baino ez zen egon, nahikoa, behar ziren orakulu urri eta tartekatuentzat.
 
[[IrudiFitxategi:Shining Rocks at Delphi.jpg|thumb|right|250px|[[Fedriade]] mendiak, Delfoseko "Distiratsuak".]]
Kontsulta egiten zutenek, berarekin izaten zuten elkarrizketa bat orakulua baino egun batzuk lehenago. Gertaera hau, ondo dokumentatua dago [[Antzinate]]ko egileek ematen dituzten berrietan. Orakulua hilean behin ospatzen zen, 7an, Apoloren jaiotza eguntzat hartzen zena. Kontsulta egiten zuten pertsonak mota guztietakoak ziren, errege handietatik, jende xume eta txiroa arte. Lehenik, sakrifizio bat eskaintzen zen tenpluaren aurrean zegoen [[aldare]]an. Jarraian, zegozkien tasak ordaintzen ziren, eta, azkenik, kontsulta egiten zuen pertsona Pitiaren aurrean aurkezten zen eta bere kontsulta hitz eginez egiten zuen, uste denez.
 
52. lerroa:
== Santutegiaren barrutia edo temenosa ==
 
[[IrudiFitxategi:Santuario de Apolo Pitio.gif|right|200px]]
Barruti sakratua nolakoa izan zenaren deskribapen nahiko zehatza, [[Pausanias]]ek [[K. a. II. mende]]an emandako informazioari eta indusketa arkeologikoek idazki horiei buruz eginiko baieztapenari esker ezagutzen dira.
 
83. lerroa:
 
=== Onfalosa ===
[[IrudiFitxategi:onfalosdelfoslou.jpg|150px|thumb|right|Museoan erakusten den Delfoseko onfalosa]]
[[Onfalos]]a, munduaren [[zilbor]]ra da. Elezaharrak, [[Zeus]]ek, bi arranori, [[Unibertso]]ko aurkako bi tokitatik hegan egiteko agindu ziela dio. Arranoek, Delfosen elkar ikusi zuten, non, kono formako harri batek tokia adierazten duen. Harria, arrautza erdi forman, Apoloren tenplutik gertu egiten ari ziren indusketetan aurkitua izan zen. Munduaren zilborra irudikatzen zuten harri hauek, erdigunearen ikur ziren, munduaren sorrera hasiko zen tokiarena. Espazio zehatz batetan jarriz, espazio hori sakratu egiten zuen eta gune erlijioso bihurtzen zuen. Delfoseko onfalosaren kasuan, hala izan zen, eta santutegi hau, [[Grezia]] osoko zilbor edo gune erlijioso bihurtu zen.
 
115. lerroa:
 
*''Atenaseko edo atenastarren altxorra'': [[Maratongo gudua]]ren ondorioz eskainia, garrantzitsuena izatera iritsi zen. Atenasek, ondoren, arkupe bat eskaini zuen, Mikalako itsasmuturrean pertsiarren aurka lortutako garaipena oroitarazteko, eta, [[K. a. 468]]an, palmondo bat urrezko datilekin eskaini zuen, Zimon buruzagi militarrak, Milziadesen semeak, pertsiarren aurka Eurmidonte ibaiaren itsasoratzean lortutako garaipenaren ondoren. Altxor honetan, ''Pitaida''ri erreferentzia egiten dion testuari buruzko epigrafia ikus daiteke, atenastarrek Delfosera bidaltzen zuten prozesio bat zena, Parnaso mendiaren tokiren batetan gertaturiko gertaeraren bat oroitarazteko. Diotenez, toki horretan, tximista bat erori zen jainkotiar seinale bezela. Historia guztia harrian idatzia dago Apolorentzako ereserki bezala, musika oharrekin lerroen artean.
[[IrudiFitxategi:aurigadelfoslou.jpg|thumb|200px|right|[[Delfoseko auriga]], museoan erakusten dena.]]
*[[K. a. 480]]an, Gelon izeneko Gela eta [[Sirakusa]]ko tiranoak, kartagoarrak garaitu zituen Himera izeneko hirian, [[Sizilia]]n. Esker on bezala, orakuluari, tripode bat urrezko [[Nike (mitologia)|Nike]] (garaipena) batekin eman zion.
 
181. lerroa:
 
{{nabarmendutako artikulua}}
 
[[Kategoria:Grezia]]
[[Kategoria:Greziar mitologia]]