Datu-diagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
zabaldu
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Datu diagrama''' [[datu]]en irudikapen ikusizko edo bisuala da, [[datu multzo]] baten (edo batzuren) ezaugarri nagusiak erakutsi nahi dituena. Zenbakizko datuak eta nolabaiteko egitura koalitatiboak irudikatzeko erabil daiteke. Datu multzo handiak aztertzeko eta datuei dagozkien [[aldagai]]en arteko erlazioak hatzemateko bereziki erabilgarriak dira.
 
Datu multzo mota zein den, eta datuen azterketaren helburua zein den, halako datu diagrama erabiliko da. Hala nola, [[aldagai koalitatibo]]ak (sexua, egindako ikasketak, ...) irudikatzeko [[zutabe diagrama]] izan daiteke egokiena. Bestaldetik, [[aldagai koantitatibo]]en arteko [[korrelazio]]a hatzemateko, [[puntu hodei]]a da komenigarriena.
 
== Gomendio orokorrak ==
 
Datu diagrama argia izan behar da, bere helburua horixe baita. Horregatik, datuei dagokien diagramarik sinpleena aukeratu da. Testu luzeegia ekidin egingo da, baina datu diagramaren izenburua ezinbestekoa da, datu diagramak erakusten duenaren berri emateko. Datuak ardatz ezberdinetan irudikatu ohi direnez, ardatz bakoitzaren esanahia ere adierazi behar da, etiketa batez. Banako datuak dagokien izenez ere adieraz daitezke, baina ez da gomendatzen, helburua datu multzo ''osoaren'' berri ematea izaten baita. Ardatzetan balio ezberdinak kokatzen laguntzen duen sare bat eratzea gomendatzen da, datuak zehaztasunez irakurri nahi ditugunean batik bat. Datu diagraman azaltzen diren [[aldagai]]ak anizt direnean, aldagai hauen izena ere aipatu behar da. Bi hitzetan, datu diagrama ulergarria, sinplea eta aldi berean zehatza izatea bilatu behar da.
 
== Sailkapena ==
 
Datu diagramak [[aldagai]]ak edo [[elementu (estatistika)|elementuak]] edo banakoak irudikatzeko erabil daitezke. [[Histograma]] esaterako, aldagai bat irudikatzeko erabiltzen da; [[izar diagrama]] ordea, elementuak irudikatzeko erabiltzen da.
 
Aldagaiak irudikatu behar badira, datu diagramak [[aldagai]] bakarrekoak, aldagai bikoak eta aldagai anitzekoak direla esan daiteke, irudikatzen duten aldagai kopuruaren arabera. Aldagai bakarreko datu diagrametan [[histograma]], [[sektore diagrama]], [[zurtoin-eta-hosto diagrama]] aurkitzen dira besteak beste. Aldagai biko datu diagrametan [[sakabanatze diagrama]] aipa daiteke.
 
== Etimologia ==
 
[[Diagrama]] hitza [[grekera]]zko ''diagramma'' (diseinu) hitzetik dator.
 
== Datu diagramen zerrenda bat ==
 
*[[Histograma]]
23. lerroa:
*[[Zutabe diagrama]]
 
== Irudi galeria ==
 
<gallery>
31. lerroa:
Image:USTrade1991-2005.png|Denbora diagrama
</gallery>
 
 
[[Kategoria:Datu diagramak]]