«Arkonte»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes removed ,  Duela 13 urte
t
Robot: Cambios triviales
t (robota Ezabatua: no:Archon)
t (Robot: Cambios triviales)
[[Antzinako Grezia]]n, '''arkonteak''', hiriko gobernuaren posturik garrantzitsuenak zituzten [[magistratu]]ak ziren. Euren garrantzia aldatzen joan zen instituzio honek iraun zuen ia hamar mendeetan zehar, [[K. a. 753]]tik -[[Atenasko erregeak|Atenasko erregeerregeen]]en ''betiereko arkontetzak'' hamar urteko iraupena izan zuenetik- [[III. mende]]a ondo sartua egon arte, baina greziar hiri gehienen gobernu demokratikoen oinarria suposatu zuten.
 
Magistratura honek, antzinako erregeen boterea, familia nobleenagatik ordezkatzea suposatzen du, eta [[K. a. X. mende]]a eta [[K. a. VII. mende]] artean sortu behar izan zuen.
[[Atenas]]ko konstituzioan, hoberen ezagutzen dena, [[demokrazia zuzena]]ren sistemaren zati bezala, arkonteak, zozketa bidez aukeratzen ziren euren burua aukeraketara aurkeztu zuten hautagaien artean, kargua, bizitzan behin bakarrik izango zenaren muga bakarrarekin, aukeraketa baino lehen, [[Areopago]]ak galdeketa egiten zien hautagaiei, baina azterketak, batez ere, hiritartasun eta erlijio legitimitatean zetzan. [[Aristoteles]]ek [[Atenastarren Konstituzioa]]n, honela deskribatzen du galdeketa:
 
Zein da zure aita, eta ze herritik dator? Zein izan zen zure aitaren aita? Zein zure ama? Zein zure amaren aita eta ze herritan izan zuen jatorria? Ba al duzu zure arbasoek utzitako Apoloren santutegirik eta zure etxea babesten duen [[Zeus]]ik? Non daude zure santutegiak? Zure familia lurperatuta dagoen mausoleorik ba al duzu? Non dago? Behar den begirunea al diezu zure gurasoei eta estatuak ezartzen dituen zerga eta soldadutza betebeharrak betetzen al dituzu? Atenastarren konstituzioa 55.3
[[K. a. 753]] eta [[K. a. 682]] bitartean, eskumena, hamar urteko epeetan betetzen zen, ordutik aurrera, agintaldia urte betera jaitsi zen. Jatorrian, arkonteak hiru ziren: arkonte erregea edo ''basileusa'' (αρχων βασιλεύς), batez ere funtzio erlijioso eta judizialariak zituena, polemarkoa (πολεμαρχος), nominalki funtzio militarretaz eta hiritarrak ez zirenak tartean zeuden kontuetaz arduratzen zena, eta arkonte eponimoa, (αρχων επονυμος), gobernuaren nagusia eta magistratu nagusia. Narrazio historikoetan, urteak, ohi, urte horretan arkonte eponimoa izan zenaren izenarekin identifikatzen ziren. Arkonteak, urte beteko euren agintaldia betetzerakoan aztertuak ziren ''euthyna'' delakoan, kontu publikoen kudeaketa egokiaren arduradun zirelarik.
 
''Arkonte polemarkoaren'' eskumen nagusiak, honako hauek ziren: Armadaren nagusia. erregeetatik jasotako eskumen militarra, [[K. a. V. mende]]aren hasierararte izan zuena. Errituala: pertsonalki sakrifikatzen zituen biktimak ospakizun batzuetan. Guduan hildako soldaduen oroitzapen ekintzetako buru zen. Tirau hiltzaile izan ziren [[Harmodio]] eta [[Aristogiton]]en omenezko erritu sakrifizioak eskaintzen zituen. [[Meteko]]ei, hiritarrak ez ziren biztanleei, justizia administratzea.
 
[[Solon]]en konstituziopean, arkonteak zozketa bidez aukeratuak ziren lau tribuek izendatutako berrogei hautagairen artean, hamar tribu bakoitzeko. [[Tirautza (Antzinako Grezia)|TirautzaTirautzapean]]pean, sistema hau, beharbada ez zen praktikan jarri, zozketa bidezko izendapena baliogabetu ez zen arren. [[Tuzidides]]en arabera, [[Pisistrato]], [[Hipias (tiraua)|HipiasHipiasen]]en aita, arkontea izan zen, eta beti zegoen etxe gobernariko bat arkonte kargua zuena. Aristotelesen garaian ere zozketa bidez izendatuak ziren, baina, kasu honetan, 100 hautagairen artean, 10 tribu bakoitzeko.
 
[[Kategoria:Antzinako Grezia]]
466.290

edits