Antoine-Jean Gros: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Antoine-Jean Gros - Madame Pasteur.jpg|thumb|''Madame Pasteur'', Louvre Museoa, Paris, oihal gaineko olio-pintura, 86 x 67 cm, 1795-1796]]
 
'''Antoine-Jean Gros''' ([[Paris]], [[1771]]ko [[martxoaren 16]]a - [[Meudon]], [[1835]]eko [[ekainaren 25]]a) [[frantzia]]r margolaria izan zen. Haren lanak estilo neoklasikoan ezar baditzakegu ere, agerikoak dira erromantizismorako ezaugarriak: indar eta espresibitatea bete-betea. [[Jacques-Louis David]] margolaria lagun eta maisu izan zuen Grosek.
9. lerroa:
Aitaren heriotzak Antoine-Jean bere kolkotik bizitzera bultzatu zuen, eta margogintza du irabazpide ordutik aurrera (1791). Parisko Arte Ederretako Eskolan (''Ecole des Beaux Arts'') lan egiteko gomendioa jaso zuen eta han ibiliko da Konbentzio Nazionaleko partaideen erretratuak sortzen. [[Frantziako Iraultza]] aurrera doa etengabean eta 1793an Italiarako bidea hartuko du Grosek, [[Genoa]]ra joaz, aitaren langintza zen hura, miniaturak egitearena, bizibide hautatuz. Florentzia du bizileku sasoi batean eta Genoara bueltan Josephine Beauharnais ezagutuko du. Andre honen atzetik [[Milan]]era joango da eta haren senarrak, [[Napoleon Bonaparte]]k, ondo jasoko du.
 
[[IrudiFitxategi:Antoine-Jean Gros 008.jpg|thumb|''Eylauko Bataila'']]
 
1796ko azaroan armada frantziarrarekin egiten du bat Arcolatik hurbil, Bonapartek hango zubian hiru koloreko Frantziako bandera ezartzen zuen egunean bertan. Armadari lotuko zaio, eta Napoleonek berak armadako posta-zerbitzuko ikuskatzaile izendatu zuen. Eta horretan jardungo zuen sasoi batean. 1799an Genoako setiotik ihes egin eta Parisa jo zuen.
15. lerroa:
Datozen hamar urteetan oso-osoan ekiten dio pintatzeari eta garai honetakoak dira ospea erakarriko dioten hainbat margolan. Esaterako ''Nazaretheko Bataila'' lanak (1802, egun Nanteseko Museoan) Frantziako Kontsulek eratutako saria irabazi zuen, baina artistak muzin egin zion. Hurren dator ''Les Pestiférés de Jaffa'' koadroa ([[Louvreko museoa]]n), Napoleonek Jaffako etxe izurritsu hura bisitatu zuenekoa irudikatzen duena. Jarraian ''Aboukirko Bataila'' (1806, [[Versailles]]) eta ''Eylauko Bataila'' sortu zituen. 1808an Napoleonek baroi titulua eskaini zion. Grosen estiloa gero eta espresibitate handiagokoa da, indarra nonahitik dariola. [[Theodore Gericault]] eta [[Eugene Delacroix]] margolariengan Grosen eragina nabaria da hainbat adituren arabera.
 
[[IrudiFitxategi:Napoléon visitant les pestiférés de Jaffa.jpg|thumb|''Les Pestiférés de Jaffa'']]
 
1810etik aurrera gainbehera ei dator Gros: ''Madril'' eta ''Napoleon Piramideen parean'' (Versailles) lanak sasoi honetakoak dira. Artean sortuko ditu hainbat lan txukun, baina oso aldian-aldian: St. Genevieve elizako kupulako pinturak osatzen 1811tik 1824ra arituko da beharrean. Nabarmentzekoak ere badira azken aldi honetan ''Madame d'Angoulêmeko ontziratzea'', ''Luis XVIII.aren abiatzea'' edota ''Herkules eta Diomedes'' margolanak.