Abusir: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
36. lerroa:
 
=== Abusirreko piramideak ===
Sahuraren piramideak (gaur egun L. XVIII deitua), 79 metroko oinarria eta 47 metroko altuera du. Piramide hau, kontserbazio egoera oso kaxkarrean dago. Hala ere, hil tenplua nahiko ongi kontserbatua dago, eta [[Egiptoko Antzinako Inperioa|Egiptoko Antzinako InperioInperioko]]ko hil tenpluen ohiko planoa jarraitzen du. Prozesio galtzada ere, nahiko ongi mantentzen da. Haraneko tenplua, gaur egun, urpean aurkitzen da, eta oso baldintza kaxkarretan. Piramidea, Perring eta Morganek ikertu zuten [[XIX. mende]]an, eta Borchardtek industu zuen [[XX. mende]]aren hasieran.
 
[[Neferirkara]] Kakairen piramidea (L. XXI deitua), mailakatua altxatzen da, eraiki zen bitartean, aurpegi lauekin geratzeko ez bait zen estali. Hil multzo honetako piramiderik handiena da, 105 metroko oinarriarekin eta 72 metroko altuerarekin. Faraoia hil zenean, hilobia oraindik ez zegoen amaitua, eta, beraz, adreilu eta zurez amaitu zen. Hil tenpluaren barnean, tenpluaren eguneroko bizitza xehatzen zuten zenbait papiro aurkitu ziren. Sahurarena bezala, Neferirkara Kakairena, Perring eta Morganek ikertu eta Borchardtek industu zuen.