«Industria Iraultza»: berrikuspenen arteko aldeak

Industria Iraultzak izugarrizko aldaketak eragin zituen [[Europa]]n ordura arte zegoen [[gizarte]]an. Esan dezakegu [[iraultza (gizartea)|Iraultza]] honek eragin handia izan zuela orduan gertatu zen hazkunde demografikoan, inolako zalantzarik gabe. Eta agian garrantzitsuagoa den beste aspektu batean ere funtsezko faktore bat izan zen, Iraultza [[liberal]]ekin batera. Aspektu hau gaur egun Europako gizartea antolatuta dagoen modua da, klase gizartea hain zuzen ere.
 
=== Hazkunde Demografikoa ===
 
Eztanda edo Iraultza Demografikoa deiturikoa Industri Iraultzaren zergatia eta ondorioa izan zen aldi berean, baina esan dezakegu garrantzia handiagoa izan zuela bigarren kasuan. Honen ondorioz hirien hazkundea ere gertatu zen, hurrengo paragrafoetan azalduko den moduan.
Anonymous user