'''Palanka: Palanka''' barra zurrun bat da. Funtzionatzeko mugitu nahi den gorputzaren azpian eta euste-puntua deitzen zaionaren azpian sostengatuz erabiltzen da, libre geratzen den aldean indarra (potentzia) egiten da eta altxa nahi dugun gorputzaren erresistentzia gainditzen dugu.
Hainbat izan dira historian zehar palanka oinarritzat hartuta garatu diren gailuak, eta anitzak izan dira berau erabili dituzten arloak: indarra, garraioa, neurketa...