Alessandro Baricco: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa:
 
Bariccok [[90eko hamarkada]]n idatzi zituen ospea eman zioten lehen eleberriak: ''Castelli di rabbia'' (1991), ''Oceano mare'' (1993) eta ''Seta'' (1996) -euskaraz, ''Zeta'', Koldo Bigurik itzulia, [[Igela argitaletxea]] (2001)-, kritikaren erabateko oniritzia lortu ez duena; ''City'' (1999) eta ''Senza Sangue'' (2002). 1994an ''Novecento. Un monologo'' argitaratu zuen, gero antzezlan bihurtu zena (1994tik aurrera [[Eugenio Allegri]] aktorea eta [[Gabriele Vacis]] zuzendariarekin, eta 2003an [[Arnoldo Foà]]rekin beste muntaia batean); pelikula bat ere egin zen, [[Giuseppe Tornatore]]ren ''[[La leggenda del pianista sull'oceano]]''. [[La Stampa]] eta [[La Repubblica]] egunkarietan idatzitako artikuluen bi bilduma (''Barnum'', 1995ean, eta ''Barnum 2'', 1998an) atera zituen Feltrinelli argitaletxean. Antzezlan bat ere idatzi zuen 1996an [[Luca Ronconi]] zuzendariarentzat: ''Davila Roa''; lan hori Erromako Teatro Argentina antzokian aurkeztu zen, baina ez zen inoiz argitaratu.
 
[[2002]]an Next (Feltrinelli) argitaratu zuen, globalizazioari buruzko saiakera laburra. [[2003]]ko otsailean [[Dino Audino]] argitaletxeak ''Partita spagnola'' gidoia kaleratu zion, Bariccok [[1987]]an Lucia Moisio idazlearekin batera idatzi zuena. Istorio hau XVIII. mendeko ahots txuriko abeslaria zen Farinelliri buruzkoa da, nahiz eta pertsonaiaren datu historikoetara ez den gehiegi hurbiltzen.
 
2004. urtean, ''Omero, Iliade'' (Feltrinelli) argitaratu zuen, Maria Grazia Cianik itzulitako [[Iliada]] lanean oinarrituta, geroago antzokietan irakurria izan zena.
 
2005ean, ''Questa storia'' eleberria argitaratu zuen, Domenico Procaccik sortutako Fandango argitaletxean.
 
[[Kategoria:Italiako idazleak|Baricco, Alessandro]]