Dijkstraren algoritmo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
interwikiak barne
(Ez dago alderik)

16:47, 31 martxoa 2009ko berrikusketa

Grafo teorian, Dijkstraren algoritmoa, Edsger Dijkstra informatikariak asmatua 1959. urtean, haztapen positiboak (distantziak, esaterako) dituen grafo bateko puntu edo erpinen ezberdinen arteko ibilbide laburrena aurkitzeko algoritmoa da.

Jatorritzat hartzen den puntu edo erpin batetik abiaturik, algoritmoak grafoko beste puntu edo erpin guztietarako kostu edo distantzia txikiena duen ibilbidea ematen du. Dijkstra-ren algoritmoa algoritmo irenskorra da, aldi bakoitzean kostu edo distantzia txikiena duen ibilbidea aukeratzen baitu.